Berriak

Biosegurtantxa neurri berriak : etxe ekoizleak mehatsu pean ?

Hegazti griparen segurtasunezko kudeaketa moldeaz damutu dira Patrick SALLABERRY eta Antton URRIZAGA, elkarteko bi lehendakariak. Elkarteko biltzar nagusiaz baliatu dira sustengu osoa ekartzeko hegazti hazleei.

Gaur egun, bakarrik hegaztien hiltzea eta segurtasunezko neurriak berritzeak dira aurreikusten abereen eritasun kozatzailei buru egiteko. Hedatzen den komunikazioak gure beldurrak hazten ditu eta ez du laguntzen beste aterabideak lantzen. Aterabideak bakarrik segurtasunezko neurrien bidetik bilatzea salatzen dugu etxe ekoizleek.

Gaurkotasun handiko eztabada proposatu da Euskal Herriko etxe ekoizleen elkartearen biltzar nagusian : "Segurtasunezko norma berriak : etxe ekoizleak mehatsu pean jartzen ote ditu ?"

Iraganean bezala, gure elkarteak galdegiten du norma berriak egokituak izan diten kanpoko hazkuntza ttipiei.

Segurtasunezko neurriak sobera indartzea salatzen du elkarteak.

Patrick SALLABERRY, co-présidente de notre association Antton URRIZAGA, co-président de notre association Jean Michel BERHO, éleveur de canard Kriaxera

Patrick SALLABERRY eta Antton URRIZAGA elkarteko bi lehendakariak, eta Jean Michel BERHO.

 

Jean Michel BERHOk ohartarazi du Euskal Herriko etxe ekoizleen elkarteak zein testuinguruan sortu zen 1989 urtean.

Europako sanotasun neurriak jartzekoak ziren bestelakatze atelierretan. Berrogei bat etxe ekoizle mobilisatu ziren garai hartako marexal eta iruzur zerbitzuekin haien errealitatea ezagutarazteko. Etxe ekoizleek laguntzak lortu zituzten sanotasun neurriak pikoan emaiteko haien etxaldetan.

Elkartearen eginbeharra da beti bere kideak laguntzea arlo hortan informazioa emanez, formakuntza segurtatuz eta beharrez defentsa antolatuz.

Gaurko arrengura, sanotasun neurrietatik aisa urrunago doa. Probokazio pundu batekin, konparaketa ausarta egin du Jean Michel BERHO, erranez "Hego Amerikan, herio eskuadroiak igortzen dira laborari ttipiak isilarazteko. Hemen, agroindustriak sanotasun neurriak baliatzen ditu etxalde ttipiak baztertzeko, nola nahika lanean hartzeaz akusatzen gaituzte, sinetsaraziz jendeak pozoindatuko ditugula. Onart ezina da. Ardura osoz lan egiten dugula probatu dugu aspalditik".

Jean Michel BERHO-k oharatarazi du "Europear legea ona dela, ongi idatzia dela, haatik Frantses legerian itzulia den moldearekin da arrazoa sortzen", batak "emaitza lortzea" du helburu, besteak "ahalbideak jartzea".

Europear legea etxe ekoizpenei egokitzea posible da. Gasna eta esneki sailean egin da. Europear legea errespetatzen du Sanotasun Pratika Onen Gida (GBPH) idatzi zen etxe ekoizleentzat. Gida hortan haien lanmoldeak zehazten dituzte laborariek (arriskuen analisia, prebentzio urratsak, zuzentze urratsak, salmenta egin aurreko anilisiak, ekoizpenen harat honatak markatzea, etabar...) Europear sanotasun legea betez.

Iraganean bezala, neurri berriak kanpoko hazkuntza ttipien egoerari egoki diten galdegin du berriz elkarteak.

Bio-segurtasunezko neurri berriak hegazti hazkuntzetan.

 

Mesplède jauna, DDPP zerbitzuetako zuzendaria, behin eta berriz galdezkatu dute etxe ekoizleek.

2016ko ministerio erabakiaren ondorioz, biosegurtasun planoa etxaldean plantan eman behar dute hegazti hazleek.

2017 urtean, elkarteak hogei bat hegazti hazle formatu ditu, biosegurtasun planoa (kozadura arriskuen analisia, ekoizpen, material, abere eta jendeen harat hunaten kudeatzea) etxaldean plantan eman dezaten. Hazkuntza industrialaren arriskuak gainditzeko neurriak dira horiek, ez dira kanpoko hazkuntza ttipien egoerari egokituak. 

Bi hazleek esplikatu dute zein neurri aplikatu behar duten eguneroko bizian. Galdera zehatzak pausatu dituzte, izariz kanpoko neurri batzu aipatzearekin (hutsarte gela, aparkalekua, garbitze tokia,...)

Neurri berri horien gastu gehigarria azpimarratu dute bi laborariek, etxaldeen egoera ekonomiko zaila eragiten dutelakotz.

DDPP zerbitzuetako zuzendaria, Mesplède jauna, galdezkatu dute etxe ekoizleek. Segurtasunezko neurri berriak kanpoko hazkuntza ttipien egoerari egokituak izan diten galdegin dio elkarteak. 

Hitza hitz ala gizona hits !?

Arroltzeak paketatzeko gela behar da zirkuito laburretan saltzeko.

Egunerokoan, zer ondori oekartzen duten neurri berriek esplikatu dute bi oilo hazleek. Biosegurtasunezko planoa eta arroltzeen paketatzeko gelaren jartzeak, ohiz kanpoko trabak ekartzen deitze.

Arroltzeak zuzenean edo saltegi bati saltzeko, arroltzeak paketatzeko gela bat ukan behar dute oilo hazle ttipiek, 250 oilo baino gehiago hazten duten ber.

Oilo kopuru hau arrunt apala dela salatzen du Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarteak. Hein apal horri erreferentzia bilaka ditaike, segurtasunezko eta sanotasun neurri berriak aplikatzeko hazkuntza mota guzietan. Kanpoko hazkuntza ttipien hautua egin du elkarteak, behar den denbora hartzeko abereak artatzeko.

Arroltzeak paketatzeko gela batean, arroltzeak argira behatzen dira eta neurriaren arabera sailkatzen dira, arroltze ontzietan eman aitzin. Tresneria eta gelaren altxatzeak, 7000 € eta 13 000 € arteko gastua du (norberak eraikiz edo ofizialeek eginak, tresneria berria edo bigarren eskukoa).

Neurriz kanpoko betebeharra dela dio elkarteak, kanpoko hazkuntza ttipietan arroltzeak eskuz erabiltzen baitira ontzietan emaiteko. Arroltzeak neurriaren arabera sailkatzea ez da ere beharrezkoa salmenta zuzenean. 

Laborariak sanotasun eta segurtasunezko formakuntzak egiten dituzte. Adibidez, derrigorrezkoa ez izanik ere 250 oiloen azpitik, laborariek salmonela arriskuak bilatzen diuzte analisien bidez. Froga bat gehiago, erraiteko laborariek ardura betez lan egiten dutela.

Gaur egun, diru-iturri berri bat finkatu nahian, geroago eta etxalde gehiagok erruten duten oiloak emaiten dituzte etxaldean. Arroltzeen paketatzeko gela behar dutenez, Administrazioan baimen dozier bat pausatu behar dute.

Neurriak geroago eta zailagoak direnez, gure elkarteak onespen dozier sinplikatu bat aurkeztu du Departamenduko Sanotasun eta Iruzur zerbitzuei (DDPPE). Legeria betetzen duenez, galdegin dugu, etxe ekoizleei aplika dadin.

Dozierra, hazkurrien kalitatea eta segurtasuna zaintzen duen Hazkurri Zuzendaritza Nagusian (DGAL) da, eta errantzun baten beha gira. 

 

 

28.06.2017