Berriak

Uztaritzeko IDOKI merkatu ederra !

Baldintza guziak beteak ziren IDOKI merkatu eder baten egiteko Uztaritzen.

Iguzkia lagun, IDOKI etxe ekoizleek eta artegintzako eskulan egileek mahainak goizik jarri dituzte Bilgune gelaren inguruetan, kalitateko etxe ekoizpen eta artelanak erakusteko asmoz. Tolosa aldeko bi laborarik lehen edizio hortan parte hartu dute. 

Oihaletxearen azpian, DOKI matahami lehiaketa alaitu dute tokiko sei taldeek, matahami gurmantak eginez denek. 

Eguerditan, IDOKI pintxoak gozatu ditugu.

 

IDOKI matahami lehiaketa : gurmanta bezain alagera

  La cré-Becquoise Crêpe

Crêpe Crêpe Crêpe

Erregina Sarrosquy eta Sonia Damestoyren  "Sorginak"taldeak du IDOKI matahami lehiaketaren lehen saria  "Mihigainen zaltza" matahamiarekin. Mamiñoren fruitu ziropa hautatu zuten merkatuan. Ahurtiko "La Galupe" jatetxean bazkari goxoak gozatzen ahalko dituzte.

"La Provendie" taldeko lankideek "Cré-becquoise" matahami gazi-gozoak egiten dituzte, Goxoan ahuntza gasna, Ihitia sagarnoa eta Belazkabietan egin sagar gelera Ezpeletako biperrarekin. Ez da dudarik IDOKI zareko ekoizpenekin jakinen dutela zer egin.

Uztaritzeko "The Warriors" taldeak kolorezko matahamia egin du "zemerona berdezko bazterrak" Elurti zemerona eta Mamiñoren sagar-irasagar gelerarekin egina. Publikoaren saria ere ukan dute. Umore ona jarri dute goiz osoan oihaletxearen azpian.

Haurren kategorian, "Hirondelles" ekipak, "udaberriko kono" gurmanta bat egin dute Esnekiak gurina baliatuz. Haurrek etxalde bisitak egiten ahalko dituzte : Ezpeletako Belazkabietan astoz ibilaldi bat eta Idek'IDOKI etxalde bisitak.

Uztaritzeko beste bi taldeek parte hartu dute : "Uztaritzeko herri kirol neska taldea" eta "Zortziko".

Herri kirol neska taldeak  Cornets de printemps, en préparation... Dégustation de crêpes avec l'équipe Provendie Les gagnantes du Défi Crêpes IDOKI : sorginak ! Zortziko taldea Les Hirondelles... font le printemps

Parte hartzaileek guziak, ttipi ala handiak, bihotz-bihotzetik eskertzen ditugu, haiek gabe ez baita IDOKI matahami lehiaketarik izaten ahal. Biba zuek eta eskerrak !

IDOKI merkatu berria Uztaritzen : lehen edizioa...

 Beau temps à Ustaritz... avec une partie de rebot, au fronton Les producteurs du marché de Tolosa : Aitor Otaegi et Aitor Baez.  

Uztaritzeko IDOKI merkatu berrian jendea goizetik ibili da azkar, giro goxo bat lagun.

Goiz ondarrean, luzeko pilota partida bat bazen merkatu ondoko arrabotuan.

Tolosa aldeko bi laborari gure artean ziren, Uztaritzeko eta Gipuzkoako herriaren arteko parezkatze harremanak indartzeko : Aitor Otaegi euskal xerri hazlea eta Joseba Baez behi gasna egileak hor ziren.

écorces sculptées par Arnaud Araguas ... Les magnifiques bijoux de José Catalan (Iruñea) Les montgolfières de Nat Fantaisies ne manquent pas d'air...

Aspalditik Euskal Herriko artegintzako eskulan egileekin lan egiten dugu, IDOKI etxe ekoizleen bezala, haien ekoizpena berek lantzen eta bururaino eramaiten baitute.

Euskal Moneta : l'eusko, c'est plus qu'un euro Atelier couture pour enfants d'Uztaritzeko dendariak Coin ludo-pédagogique animé par Gabi de Sarde-Sardexka

Euskal Moneta elkarteak informazio gunea atxiki du, euskoaz eta euskokartaz xehetasunak ekarriz. Euskal Herriko hainbat merkatuetan aurkitzen diren IDOKI etxe ekoizleek euskoak hartzen dituztela ohartarazten ahal da. .

Uztaritzeko Dendariak elkarteak joste-tailerrak aurkeztu ditu.

Sarde-Sardexka elkarteak haurren xokoa biziarazi du, lotura eginez janariaren kalitatea, laborantxako moldeak eta inguramenaren artean.

Merkatuaren aitzineko astean, Uztaritzeko eskoletako 120 bat haurrek Sarde-Sardexkaren tailerretan parte hartu dute.  Tokiko eta kalitateko janariaz ere mintzatu dira IDOKI etxe ekoizleen ofizioaz mintzatuz.

 

Uztaritzeko IDOKI merkatuaren lehen edizioa ederki joan da. Esperantxa dugu elgar atxemanen dugula heldu den urtean IDOKI merkatuan.

 

21.05.2017