ABBADIE Lise-May et Arnaud

LARRALDIA


T. 05 59 65 80 79 - 06 21 02 50 77 -
Posta elektroniko : larraldia(at)orange.fr
Larraldia
64 120 AMOROTS-SUCCOS / AMOROTZE-ZOKOTZE
Mapan ikusi

Erosleari zuzenean saldu guhaurek egin etxaldeko ekoizpenak.

Ohidura eta berrikuntza artean, barazki eta behiki biologikoarekin jaki prest-eginak egiten dituzte Lise-May eta Arnaud Abbadie-k.

Behi gorriak hazten ditugu eta barazkiak egiten ditugu laborantza biologikoan.

Behi kopurua nahitarat mugatzen dugu janaria gehiena etxean egin ahal izateko. Hogei bta behi ditugu eta kanpoan dira zortzi hilabetez. Neguan barrukian etxeko belarra eta erositako bihi biologikoak ukaiten dituzte. Kabalak olio ezentzial eta senda-belarrekin artatzen ditugu.

Nere aldetik, barazkiak egiten ditut gure jaki prest-eginetan sartzeko.

2008 urteaz geroz, ahatxekia eta behikia zuzenean saltzen dugu. Jaki prest eginak lantzen ditugu, ohizko axoarekin batean, ez ohizko beste errezeta batzu baliatzen ditgu : ahatxekia eta behikia cari, massale eta achard moldean sukaldatzen ditugu. Agian dastatzeko-mina sortzen dugu !

Ekoizpenak

Viande bovine bioLégumes bio
  • Ahatxekia eta behikia (3 kg eta 5 kg-tako kartoinetan).
    Jaki prest-eginak : ahatxeki axoa, behikia cari eran, behiki massalé eran, ahatxekia achard eran, ahatxekia tipul eta tomate saltsan.
    Haragia prest-egina freskoan : aitzinetik manatuz (5 kg eta 10 kg, hutsean emanak)
    Molde ekologikoan eramanak.
  • Sasoineko baratzekiak, molde ekologikoan.
Salguneak