ETCHART Maider, Maialen et Xavier

MAKOLATEA


T. 05 59 29 50 93 -
Posta elektroniko : makolatea(at)gmail.com
Makolatea
64 240 HASPARREN / HAZPARNE
Mapan ikusi

Etxaldea ahal bezain autonomoa eta ekologikoa izatea nahi dugu, tokiko ekonomia eta zozial sarean parte hartu nahi dugu laborari gisa.

Maider, Xavier et Maialen ETCHART-ek familian lan egiten dute, behi gorri tropa bat eta Sasi ardiak hazten dituzte.

Duela mende erdi bat oraino, Sasi ardia ikusten zen hainbat etxaldetan. Jendeek emeki emeki utzi zuten. Gure aldetik, Sasi ardiarekin lan egitea maite dugu. Bertako haragitako ardi arraza hau, arrunt errustikoa da eta gure mendietan laket da.

Ardiak urte osoan alhatzen dira. Udaberritik larrazkena arte, Basaburuko bortuetan ibiltzen dira. Neguan, etxalde ondora ekartzen ditugu Hazparnera. Etxaldean egindako belarra eta soroak emaiten dizkiegu neguan.

Departamenduko beste laborari bati erosten dugu artoa, bihi-nahasketa eta kolza zapakin biologikoa. Salmenta zuzenerako joaiten diren bildotsek, ama errapean batzen dute eta bihi nahasketa bat gehitzen diegu. Hazte molde hauei esker, haragi arrunt fina ateratzen da.

Behi tropak ere pentzeak baliatzen ditu. Eremu zabalean ibiltzen dira gure abereak, gure behiak eta zezena gorputzez aski ttipiak dira, %100 belarrean ibiltzen dira (idorrarekin neguan). Esnea batzeaz gain, bihikia gehitzen dugu zuzenean saltzen ditugun ahatxei.

Laborantxa biologikoan eramaiten dugu gure etxaldea.

Ekoizpenak

Viande bovine bioViande ovine bio
  • Bildoskia (10 kg-12 kg bildoski osoa, nahi den bezala pikatua eta moltsetan emana) : otsailetik maiatza arte.
    Ahari zikiratua (15 kg – 25 kg haragi osoa, galderaren arabera pikatua) : larrazken ondarrean.
    Aratxekia eta behikia (aitzinetik manatuz). Kontserbak (axoa, boloñesa eran sukaldatua, bildoskia xilindron eran).
    Molde ekologikoan eramanak.
Salguneak

  • Magasin de producteurs ZAREA (Hasparren)
  • Etxera ekartzea-BAB  : Secteur Pays Basque (BAB, Hasparren)
  • Etxera ekartzea-Donibane Lohitzune : Secteur Pays Basque (BAB, Hasparren)
  • Etxera ekartzea-Hendaia : Secteur Pays Basque (BAB, Hasparren)
  • Etxera ekartzea-Hazparne : Secteur Pays Basque (BAB, Hasparren)
  • AMAP Miarritze
  • AMAP Angelu 5
  • AMAP Hiriburu
  • BASERRIA etxe ekoizleen saltegia : Donibane Lohitzuneko merkatu estalian : asteartea, ostirala eta larunbatetan. Udan, asteazken eta ostegunetan ere.
Bidaltzeak / igortzeak