KRATOCHVIL Claude

JAIKO BORDA


T. 05 59 37 28 50 -
Posta elektroniko : claude.kratochvil(at)gmail.com
Jaiko Borda
64 220 AINCILLE / AINTZILE
Mapan ikusi

Gure lekuko arraza eta ekoizpenak elgarrekin sustatzen ditugu laborantxaz bizitzeko.

Aintzileko gainetan kokatzen den Jaiko Bordan, laborari izatea lortu du Claude KRATOCHVIL-ek.

Funtsean ene ahuntzeri esker dut nere biziko xedea obratzen hemen.

Laborantxa formakuntza bat jarraiki ondoan, ofizioa ikasi dut beste laborari etxetan. Ez naiz etxalde batean sortu, ondorioz laborantzan plantatzeko bidea luzea eta zaila da.

Arrengura nagusia etxaldea eta lurra atxemaitea da eta gero lurren erosteko dirua biltzea.
2000 urtean, Euskal Herriko LURRA GFAM egiturak elkartasunezko diru biltzea egin zuen, lurrak erosi eta bi laborari laborantzan plantatzen lagundu. Horietarik bata naiz. Geroztik, Jaiko Bordako lurrak arrandatzen ditut.

Ahuntz gehienak Pirieneotako arrazakoak dira eta ontsa moldatzen dira maldetan.
Ahuntzak urte osoan kanpora ateratzen ditut, salbu umatze denboran eta hotz handietan. Belarraz gain, luzerna belarra eta artoa erosten dut.

Arrunt kalitate handiko esnea emaiten dautate ahuntzek.Dena gasnatzen dut gasna idor eta freskoetan : biribil eta ttipitxo izeneko pikorrak egiten ditut.

Ekoizpenak

Ahuntz GasnaArdikia
  • Ahuntz gasnak
    Gasna ondua
    Gasna pikorrak (biribila eta ttipitxo) eta gasna fresko luzeak.
  • Pittika haragia (apirila - ekaina) /
    Ahuntzki xarkuteria : saltxitxoia, lukainka eta merguez (primadera ondarrean)
Etxaldean

astearte, asteazkena, ostirala eta larunbatetan, 14 :00-19 :00.