Gure elkartearen ekarpena

Hogoi urteko esperientzia proiektu eramailearen esku ezartzen du Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarteak (EH EEE).

Euskal Herrian, kalitatean bermatzen diren etxe ekoizle ainitz izatea nahi dugu. Ekoizpenak berek eginez eta salduz, laborariak irabazia etxaldean atxikitzea nahi dugu eta horren alde lan egiten dugu.

Proiektu eramailearen esku jartzen dugu gure jakitatea :

  • Etxe-ekoizpenak norberak egitea
  • Etxe-ekoizpenak saltzea  
  • Etxe ekoizpenak ezagutaraztea, Idoki kalitate agintzari esker.

Elkartearen lan-ardatzak ondoko ataletan zehazten dira.

«Euskal Herrian laborantzaz bizi nahi dut kalitatezko ekoizpenak proposatuz. Hortarako, laborantxa iraunkorraren izpirituan lan egitea erabaki dut eta Idokin engaiatzen naiz ». IDOKI kalitate agintzaren zati bat.