Gure lan-moldeak

Ahuntz talde ttipiak eta kanpoan ibiltzen direnak hobesten dira Idokin.
Ahuntzak egun guziz ateratzen dira alhatzeko, salbu aro-txarrez edo umatze-aroan. Gehienik etxeko bazka eta belar-idorra, baita bihi eta proteina (ilarra, luzerna, eskuzuria) emaiten zeie. Zaldarea bihi larriz osatua da.

Ahuntzen ernaldi naturala errespetatzen da. Naturalki, ahuntzak negu ateratzean umatzen dira, otsail aldean. Larrazkena arte, esnea deisten da goiz arrats.

Ahuntzen esne sasoinean, gasna fresko mota frango egiten ahal da (gasna pikorra, gasna luzea, gasna gurina) eta ontzen diren gasnak.
Gasna ontzeak eragina du gasnaren gustuan : luzeago eta eztiago, gasna ontzen baizik ez da.

Piriniotako ahuntz arraza

Hazle bakan batzuk Piriniotako ahuntza arraza atxiki dute. Ahuntz arraza landatar hau ongi moldatzen da larre eta mendian. Esne gutiago egin arren esne aberatsa emaiten du, oso baliagarria dena gasna egiteko.

Idoki kalitate agintzak aholkatzen du Piriniotako ahuntz arrazarekin hartzea.  haatik gutiek baliatzen dute. Emankorragoak diren alpina eta Saanen ahuntz arrazak onartuak dira, hedatuagoak ere egia erran. 

  • Lekuko arraza rustikoa aholkatua da. Kanpoko hazkuntza pratikatzea baitezpadakoa da.
  • Elikagaiak, etxaldean eginiko belar eta kanpoko pazkaz osatuak dira, edo egin ahala etxaldetik hurbil erosten dira. 
  • Gasneen garapen aromatikoari lehentasuna emaiten zaio : ontze edo xukatze luzeak bultzatuak dira (3 hilabete edo gehiago 2,5kg goitiko gasnentzat eta 2 hilabete gasna ttipientzat).