Idoki

Ildo berezitik gabiltza 

IDOKI kalitate agintza oinarri berezietan bermatzen da hogoitabost urte hontan.

Gure etxaldetako ekoizpenak jenderaino eramaiten ditugu. Laborantza iraunkorraren pratikak bideratzen ditugu gure etxaldetan. Gure lan-moldeak ikertzen ditu kanpoko kontrola egitura batek.

Ehun bat etxalde hurbil engaiatuak gira IDOKI kalitate agintza pean, etxe ekoizpen dibertsitate handia eskainiz jendeari elikatzeko.

Gardentasun urratsa

IDOKI izenarekin bi ideia azpimarratu nahi dira : « idekidura » eta « gardentasuna ».
Muslari guziek ezagutzen dute IDOKI hitzaren erranahia. Karta jokoan bezala, Euskal Herriko etxe ekoizleak « kartak » erakusteko prest dira.
IDOKI kalitate agintzak laborantzako lan-molde arduratsuak hartu ditu. Erosleari begira, gardentasun osoz ibiltzen da erranez nola lan egiten duen eta frogak ekarriz.

Webgunea zure esku da

Webguneak aurkezten ditu :

  • IDOKI kalitate agintzaren engaiamenduak
  • IDOKI etxe ekoizleak
  • IDOKI etxe ekoizpenak
  • IDOKI salguneak.

Elkarteko kide eta etxe-ekoizle geier zuzentzen da webgunea.
Etxaldeko ekoizpenak egiteko, saltzeko eta Idoki ekoizpenak ezagutarazteko informazio baliagarria eskuratuko duzu.