Elkartea

Elkartearen Lan-Ardatzak

Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarteak (EH EEE) lan ardatz hauek eramaiten ditu :

  • Etxe ekoizpenen transformatzea lagundu.
    Etxe-ekoizpengintzaz berri eman, etxaldetako transformatze-lekuak eta ekoizpenen sanotasuna kondutan hartu, ekoizpenen kalitatea eta ekoizpen berriak landu, transformatze lantoki kolektiboak jarraitu.
  • Saltze eta komunikazio urratsak lagundu.
    Saltzeko lehen urratsak ikasi, salmentaz eta komunikazioaz formakuntza tematikoak eraiki, saltze proiektu kolektiboak jarraitu.
  • IDOKI kalitate agintza ezagutarazi.
    Idoki etxaldeen jarraipena, Idoki ekitaldiak antolatzea, Idoki komunikazio tresnen banaketa.

Etxe Ekoizle Geiak

Etxeko ekoizpenak egin eta saldu nahi direnean, bere burua doi bat prestatu behar da !

Abiatu aitzin, aktibitate berriaren egingarritasuna ongi neurtu behar da,

  • Inbertzioak neurtu behar dira (eraikinak, tresnak), sanitario legeria, alde teknikoa eta ekonomikoa kondutan hartuz.
  • Denbora gehigarria transformatze eta saltze lanetan kondutan hartuz
  • Gaitasun berriak eskuratzeko urratsak egin behar dira : ekoizpenaren kalitatea landu, saltzen ikasi,…

Hobe da jendearen heineko xedea eraikitzea, hartzen den bide berria ahalaz luzara atxikitzeko.

Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartearen (EH EEE) esperientziaz balia zite abiatu aitzin.

Gehiago jakiteko :  ETXE EKOIZLE GEIAK

ARRAPITZ federazioak, laborariek sortutako elkarteak biltzen ditu. Horri esker, gai batzu elgarrekin lantzen eta aitzinarazten ditugu.

Elkarte kideak

  • AFOG elkartea (Euskal Herriko AFOG elkartea - Aitzinatzeko Forma Gaiten) : laborariak etxaldeen kudeantzari prestatu : kondu-egitea, etxalde-kudeaketa, araubidea, fiskalitatea eta sozietate zuzenbidea, xede pertsonala lantzea, lantaldeen proiektuak eraikitzea.
  • Biharko Lurraren Elkartea (Euskal Herriko Civam Bio elkartea) : laborantza autonomoa eta ekonomoaren alde, ingurumena zaintzen duten laborantzako eginmoldeen zabaltzea : hazkuntzan, mahastigintzan, baratzezaintza eta laborantza biologikora pasatzeko urratsak laguntzea.
  • Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea (EH EEE) : etxe ekoizpenen transformatzea laguntzea, saltze urratsetan laguntzea, Idoki etxe-ekoizleen kalitate agintzaren ezagutaraztea.
  • LURZAINDIA (Euskal Herriko LURRA G.F.A.Mren jarraikia) : Diru biltze kanpainak bideratzea laborantzako lurra erosteko eta kalitatezko laborantza egiten duten laborari kopurua mantentzeko.
  • Uharte-Garazi eta Zalgizeko gazitegiak : laborarien arteko gazitegietan asna ontzeak egitea.
  • Euskal Herriko Artzainak (artzain soilen elkartea) : artzain soilen izatea defenditzea, bortuaren baliapena zaintzea eta plantatze berriak sustatzea.
  • Buru Beltza elkartea : Buru beltzea ardi arraza eta bortuari bermatzen diren hazkuntza sistemen defentsa.
  • Sagartzea elkartea : sagarnoa egiteko ohizko sagarondoen landatzea
  • Ezpeletako biperraren sormakaren sindikata : Ezpeletako biperraren sormarkaren kudeatzea.
  • LUR HATS elkartea (lotan den elkartea): laborantzan plantatzeko gogoan duten lurgabekoen elkartea.
  • S.O.S Indartu : zailtasun ekonomikoa jasaiten duten laborarien sustatzea.
  • Irulegiko arnoen sindikata
  • Kintoa sormarkaren elkartea.

ARRAPITZ federazioa – Haize Berri – 64 120 Izura-Azme.
Mail :  arrapitz(at)wanadoo.fr – Tel. 05 59 37 23 21

ARRAPITZ-en elkarlanari esker

  • laborari berrien plantatzea sustatzen da (laborantzako lurra zaintzea, plantatze urratsak laguntzea, ofizioa ezagutaraztea)
  • Euskal Herriko laborantzari balioa emaiten zaio (bio-ainiztasuna eta ingurumena zainduz, ekoizpenen kalitatea hobetuz, ekoizpenen ezagutaraziz eta salduz).
  • Lantaldeen eta elkartasunezko xedeak laguntzen dira.