ARRAPITZ federazioa eta laborariek sortutako elkarteak
- AFOG elkartea (Euskal Herriko AFOG elkartea - Aitzinatzeko Forma Gaiten) : laborariak etxaldeen kudeantzari prestatu : kondu-egitea, etxalde-kudeaketa, araubidea, fiskalitatea eta sozietate zuzenbidea, xede pertsonala lantzea, lantaldeen proiektuak eraikitzea.
- Biharko Lurraren Elkartea (Euskal Herriko Civam Bio elkartea) : laborantza autonomoa eta ekonomoaren alde, ingurumena zaintzen duten laborantzako eginmoldeen zabaltzea : hazkuntzan, mahastigintzan, baratzezaintza eta laborantza biologikora pasatzeko urratsak laguntzea.
- Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea (EH EEE) : etxe ekoizpenen transformatzea laguntzea, saltze urratsetan laguntzea, Idoki etxe-ekoizleen kalitate agintzaren ezagutaraztea.
- LURZAINDIA (Euskal Herriko LURRA G.F.A.Mren jarraikia) : Diru biltze kanpainak bideratzea laborantzako lurra erosteko eta kalitatezko laborantza egiten duten laborari kopurua mantentzeko.
- Uharte-Garazi eta Zalgizeko gazitegiak : laborarien arteko gazitegietan asna ontzeak egitea.
- Euskal Herriko Artzainak (artzain soilen elkartea) : artzain soilen izatea defenditzea, bortuaren baliapena zaintzea eta plantatze berriak sustatzea.
- Buru Beltza elkartea : Buru beltzea ardi arraza eta bortuari bermatzen diren hazkuntza sistemen defentsa.
- Sagartzea elkartea : sagarnoa egiteko ohizko sagarondoen landatzea
- Ezpeletako biperraren sormakaren sindikata : Ezpeletako biperraren sormarkaren kudeatzea.
- LUR HATS elkartea (lotan den elkartea): laborantzan plantatzeko gogoan duten lurgabekoen elkartea.
- S.O.S Indartu : zailtasun ekonomikoa jasaiten duten laborarien sustatzea.
- Irulegiko arnoen sindikata
- Kintoa sormarkaren elkartea.
Ipar Euskal Herriko sormarkak
Ipar Euskal Herriko beste kalitate urratsak
Laborantza iraunkorra bultzaten duten hainbat ekimen Ipar Euskal Herrian
Turisma sarea
Beste eskualdetako etxe ekoizle elkarteak