Harrera

Gure etxaldetako ekoizpenak jenderaino eramaiten ditugu. Laborantza iraunkorraren pratikak bideratzen ditugu gure etxaldetan. Gure lan-moldeak ikertzen ditu kanpoko kontrola egitura batek. Ehun bat etxalde engaiatuak gira IDOKI kalitate agintza pean, etxe ekoizpen dibertsitate handia eskainiz jendeari elikatzeko.

IDOKI izenarekin bi ideia azpimarratu nahi dira : « idekidura » eta « gardentasuna ». 
Muslari guziek ezagutzen dute IDOKI hitzaren erranahia. Karta jokoan bezala, Euskal Herriko etxe ekoizleak « kartak » erakusteko prest dira. IDOKI kalitate agintzak laborantzako lan-molde arduratsuak hartu ditu. Erosleari begira, gardentasun osoz ibiltzen da erranez nola lan egiten duen eta frogak ekarriz.

Gure etxe ekoizleak

Gure ekoizpenak

Berriak

Julen BERTROU erlaizainarekin solasean

Julen BERTROU erlaizainarekin solasean