Berriak

Ganderailuz, matahamiak egiten ditut !

[Translate to Euskara:] Mille feuille crêpé et sa divagation de pommes par Gwladys et Yuna VAUCHER

Ganderailu otsailaren 2ez ospatzen da, Eguberri baino 40 egun berantago. Bere izena "kandela" hitzetik heldu da.

Erromatarren denboran, fededunek Erromako karrikak kurritzen zituzten kandela bat eskuan, gauaz argia ekartzeko. Bizia eta babesaren sinboloak karreatuz.  

Beste batzuek Urrezko piezaren ohidura ezagutzen dute, hartza bere zilotik ateratzen zen ere jakiteko neguak iraunen zuen ala ez.

Aspaldiko denboretako mito bati fidatzen bada, ez bazen matahamirik egiten ganderailuz, ogi bihiak hirotzeak arriskatzen zuen.

Sineste, rito, ohidura eta mitoak desagertu badira gaur egun, matahami egiteko usaintxak segitzen du eta hainbat : hain dira sinple egiteko eta onak !

 

Ganderailuz baliatzen gira, IDOKI matahami lehiaketako errezetak ezagutarazteko. Sukaldari lehiaketa horri egin zen Sarako Eguberriko merkatuaren denboran.

 

Xokolatezko matahamiak

TXOKO ÑUÑUAK (Maider et Oihana)

Osagaiak : 500 g irin, 6 arroltze, 80 zl esne, 200 g azukre, 40 zl garagarno, 120 g gurin, 200 g xokolat beltz, "Agerrea" etxaldeko esne gain ontzi ttipi bat.

Matahami pasta. Gurina hurtarazi eta baztertu. Ontzi zabal batean, irina eta azukrea eman, zilo bat egin. Bazter, arroltzeak zaflatu eta esnea gehitu. Arroltze eta esnea gehitu irina eta azukreari. Nahasi pasta isurkor bat ukan arte. Garagarnoa gehitu eta gurin hurtua. Matahami pasta 2 orenez utzi pausatzen.

Garnitura. Kazola batean, xokolata beltza eta esnegaina hurtarazi.

Zerbitzatzea. Matahami bat erre. Xokolatezko krema eman barnean, eta matahamia biribilkatu.

 

Matahami hostopila sagarraren bidetik.

"Mouvement au beurre salé" ekipa (Gwladys et Yuna, ama-alabak)

Osagaiak : 4 arroltze, 100 g azukre, 500 g irin, pinta bat esne, gurin pixka bat, ezti koilarata bat.

Gari matahami pasta. 4 arroltze zaflatu 100 g azukrearekin. Emeki emeki 500 g irin gehitu eta pinta bat esne. 3 kolaraita gurin eta kolaraita bat ezti gehitu. Utzi matahami pasta pausatzera oren batez.

Sagarrak zartaina, gurin gatzatuarekin. Sagarrak zuritu eta xuxkurra ken, 1mm eta 2mm arteko zafletan moztu. Zitron jus pixka bat eman eta zartainean pasatu gurin gatzatuarekin.

Sagar miraila hotzean sartu. Kazola batean, 30 zl sagar jus eta 1,5 g agar agar nahasi. Irakitzera eman bizpahiru minutaz. Sukalderako zirkuluen azpian filma bat eman eta jusa jarri. Dena hotzean eman.

Gurin gatzatuarekin karamela. Kazola batean, 300 g azukre eta 3 kolaraita handi ur eman. Utzi karamela egitera, beltzatzera utzi gabe. Sutik atera eta 50 g gurin eta kolaraita handi bat esne gain gehitu.

Chantilly krema, erromero, kardamone. 50 zl esne gain oso, 3 adartxo erromero eta 4 kardamone hazi beroarazi. Sutik kanpo, irakinean utzi, 100 g xokolat xuri hurtua gehitu. Irazkitik pasa eta sukaldeko "siphon" ontzia jarri dena eta hotzean atxiki.

Apainketa. Betteraba erdi bat, 5 zl sagar jus, zitroin bat, sesamo haziak, almandre xehatu erhitara bat, etxeko sagar gelera (kilo bat fruitu, kilo bat azukre, zitroin bat), Ezpeletako biper punta bat.

Betteraba izpitan moztu eta jasar jusean eman, zitroin baten azalarekin izpiak egin, matahami bat zerra luze eta ttipietan moztu. Sagar gordinak lauki ttipietan moztu.

Zerbitzatu. Matahamiak erre, sukaldeko zirkulu batekin (edo baso batekin) matahamia zapatuz, matahami zirkuluak atera. 

Azieta batean, sukaldeko zirkulu batean, matahamia muntatzen da, lehenik matahami hostoa, sagar errea eta karamel kotea batzu. Operazio horri 6 aldiz egiten da eta matahamiarekin bukatzen da.

Gainean chantilly krema eman, sesamo haziak, almandre xehatuak eta erreak, matahami xingola eta zitroin ezpalak, eta Ezpeletako biper errauts punta bat.

Azieta inguruan, karamel punduak, sagar gelera, eta beterraba kolaraita bat jarri. .

 

Crêpe Mak'IDOKI matahamiak.

USO SUKALDARIAK

Osagaiak : 

Matahami pasta : 450 g irin, 3 kolaraita handi azukre, gatz erhitara bat, 6 arroltze, zitroin azal ezpalak, esne pinta bat, 40 g gurin.

Garnitura : 400 g ardi gasna, 200 g irasagar pasta, 400 g intzaurki, irasagar ziropa.

Matahami pasta. Irina irazkian pasatu eta ontzi batean eman, gatza, azukrea eta zitroin azal ezpalekin. Nahasi, zilo bat egin, 6 arroltze zaflatuak gehitu eta esnearen erdia ere. Nahasi, irina emeki emeki gehituz, pasta isurkorra ukan arte. Esne ondarra gehitu. azkenik hurtu gurina. Ontsa nahasi eta utzi pausatzera.

Garnitura. Ardi gasna raspatu eta gatilu batean eman, irasagar makiltxoak moztu eta baztertu. Intxaurkiak larriki moztu eta zartainean pasatu txingortzeko.

Zerbitzatzea. Matahamiak erre. Kolaraita bat ardi gasna jarri luzaran matahamiaren gainean, irasagar makiltxoak, intzaurki erreak ezarri gainetik. Matahamia biribilkatu, ontsa tinkatuz (maki batentzat bezala). Irasagar ziropa pixka bat eman bazterretan, matahamia zerratua atxikitzeko.

Ur irakiz bete kaxola baten gainean jarri azieta bat, matahamiak beroki atxikitzeko.

Zerbitzatzeko mementoan, matahamiak moztu "maki"en fromarekin, segidan gozatu !

Matahamiak sagar konpotarekin.

Irabazleen ekipa (Sébastien eta Mathieu). 

Osagaiak : 8 arroltze, 500 g irin, esne pinta bat, 4 banillazko azukre zakutxo, 2 kolaraita handi azukre, gatz erhitara bat, rona.

Sagar konpota larria : 2 kg sagar, 2 banana, Agerrea etxaldeko esnegaina.

Ez duzue gehiago jakin irabazleen ganik, haien sekretu guziak atxiki dituzte. Eman daukute aholku bakarra, matahamiaren barnean osagaiak ausarki eman, matahami "gurmanta" ukaiteko !

Sukaldaritza lehiaketa horietna, beti giro goxo bat sortzen da, gauza onak eta originalak agertzen dira aldi guziz.

Sébastien RENOUX eta Mathieu ETCHEVERRIGARAY-k dute IDOKI matahami lehiaketa irabazi. Arbonako Agerrea etxaldeko esnegainarekin ondu sagar konpotaz hurnitu dute matahamia.

Itsasuko HARANEKO BORDA etxe-jatetxeak bi bazkari goxo eskaintzen dizkie.

USO SUKALDARIAK ekipa osatzen zuten Erregina SARROSQUY, Haritz et Ekaitz ELICETCHE-ek. Haurren kategoriako ekipa bakarra zen (Aupa !). MAK'IDOKI, gazi-gozo matahami bat egiten dute, ardi gasna, intzaurrak eta Eztitxu Sabarots-en "Mamiño" irasagar pasta eta ziropa baliatuz.

Haurrek publikoaren saria eskuratu dute ere : "LURRAMA gure sukaldean" errezeta liburu ederra. Zuraideko TTIKI LEKU joko parkeak sartzeak eskaini dizkie ere. 

Beste parte hartzaileak ere eskertzen ditugu bihotz-bihotzetik :

  • Maider AZARETE eta Oihana ARIZAGA-k,  Arbonako Agerreako esnegaina eta xokolatez bete "TXOKO KREPA" matahamia egin dute.
  • Gwladys eta Yuna VAUCHER ama-alabak "Gurin gatzatuaren Mogimendua" ekipa osatzen zuten. "Matahami hostopila sagarren bidetik" teknika handiz landu dute, Eztitxu SABAROTS-en sagar-jusa baliatuz.
  • Matahami goxo hauek jastatu ahal izan dituzte aurtengo epaimahai kideek : Martina GOYETCHE (Sarako AMAP taldea), Jean-Claude MOUCHEBOEUF (La Grange aux loups matahami egilea) eta Madouce ARAGUAS (IDOKIko behi gasna eta esneki egilea). 

ON EGIN !

16.02.2017