Berriak

SARAn, kalitateko merkatu berria ostiral guziz !

SARAKO MERKATUA egiteko usaia hartu beharko da !

Euskal Herriko kalitate urratsetan (IDOKI etxe ekoizleen kalitate agintza, laborantxa biologikoa, Ossau Irati ardi gasna eta Ezpeletako biperraren sormarkak, Kintoa xerrikia eta Itsasuko gerezia) diren laborariak dira urte hontan biltzen, SARAn merkatu baten sortzeko asmoarekin.

SARAn ere, laborantxa iraunkorraren pratikak bultzatzen dituzten laborariek geroago eta gehiago salmenta zuzena ere garatzen dute.

Asteroko merkatu baten egiteko ideiak bere bidea egin du.

Ekoizpenen kalitatea eta jatorria segurtatzeko, kalitate urratsetan engaiatuak diren laborariak bilduko dira merkatuan. 

Kalitateko lehen merkatua

Kalitateko merkatua abiatua da eta ostiral arratsalde guziz, 4ak et'erditatik goiti, eginen da Sarako plazan.

Kalitate urratsetan engaiatuak diren laborariak elgarretatuko dira Sarako plazan. SARA eta inguruko laborariei dei eginez, ekoizpen gama pollita bilduko da :

  • Gasnak eta esnekiak : ardi, behi eta ahuntz gasnak, iaourtak
  • Haragiak eta xarkuteria : xerrikia, aratxekia, behikia, bildoskia eta xarkuteria
  • oilaskoak eta arroltzeak
  • sagarnoa, sagar-jusa eta erreximentak
  • eztia eta Ezpeletako biperra

Sasoinak aitzina doatzin bezala, ekoizpen gama hau berrituko da. Agian, laborari berriak ere jinen dira Sarara.

Anartean, lekuko laborarien lana ezagutu eta jasta ezazu !

IDOKI etxe ekoizle batzuek parte hartzen dute abentura berri honetan !

Olivier Besson, apiculteur à Sare

       Olivier BESSON                  Leire ITURRALDE eta Panpi OLAIZOLA                Joana URBISTONDO

Bakarrik kalitate urratsetan (Bio, sormarka, Kintoa, Itsasuko gerezia, Kintoa) diren beste laborariak agertuko dira SARAKO MERKATUAn.  

  • Olivier BESSON (Sara) : erlezaintza, IDOKI kalitate agintza pean.
  • Leire ITURRALDE eta Panpi OLAIZOLA (Belazkabieta, Ezpeleta) : sormarkako biper-errautsa eta biper-sokak, erreximentak, eztia, ardikia, gaztainak, sagar-gelera, fruituak eta sagar-konpota, laborantza biologikoan eta IDOKI kalitate agintza pean.
  • Joana URBISTONDO (Ihitia, Sara) : Ossau Irati ardi gasna eta esnekiak, bildoskia, Kintoa xerrikia, sagarnoa, sagar jusa eta sagarno ozpina. IDOKI kalitate agintza pean.  
  • Mirentxu AZCARRAGA (Atxuri Alde, Sara) : barazkiak, fruituak eta arroltzeak. Laborantza biologikoan.
  • Morgane KRILL eta Xabi SAINT-MARTIN (Gaec Txilar, Sara) : Ossau Irati ardi gasna, esnekiak, bildoskia.
  • Yoanna FORTON eta Clément BURGIN  (Trebuc, Bastida) : ahuntz gasna, ahuntzkia, eztia, Kintoa xerrikia.
  • Aurélie BERASATEGUY (Larraburua, Sara) : behikia eta Kintoa xerrikia, freskoan eta kontserbetan. 
  • Jean-Marie IRIGOIN (Oihanartea, Ibarla) : aratxekia freskoan, xerrikia freskoan eta kontserbetan, ardi esnekiak. Laborantza biologikoan.
  • Jean-Baptiste BACARDATZ (Hazparne) : oilaskoa, pindarra, oiloa, arroltzeak, ardikia. Laborantza biologikoan.

Mirentxu Azcarraga (Atxuri-aldea, SARE) Aurélie Bérasatéguy (Larraburua, Sare)

Jean-Marie Irigoin (Oihanartea, Ibarla) Yoana Forton (Trebuc, La Bastide Clairence)  Jean-Baptiste Bacardats (Hasparren) Jean-Baptiste Bacardats (Hasparren)

 Kalitateko lehen merkatua denez, esperantxa dugu SARAKO MERKATUA, "laborantxa iraunkorra, zuzena eta herrikoia"ren hitzordua bilakatuko dela merkatua.

Udan, artegintzako eskulan egileek ere parte hartuko dute merkatuan.

Goresmenak eta bizi luzea SARAKO MERKATUAri !

 

 

02.04.2015