Berriak

Arbonako Agerrean : etxe ekoizpen berriak

Olivier GERVAIS : iaurta finak eta gustudunak !

Arbonako Agerrea etxaldean hogei bat behi deisten dira. Aspalditik esne gordina saltzen dute zuzenean eta saltegieta, supermerkatu, pastizeria eta izozkigileei.

Olivier DOYHENARD etxeko semea ari da Olivier GERVAIS-i leku bat egiten etxaldean. Bada urte bat elgarrekin lanean ari direla. 2017ko urte hastapenean, etxaldean laborari gisa plantatuko denean Olivier GERVAIS.

Ile de France eskualdean hegazkingintzan ari bazen, ofizioz aldatzeko gogoa ukan du Olivier GERVAISk. Erlezaintzan aritzearekin laborantxaren gustua hartu du, baina zaila ikusten zuen sail hortan abiatzea. Gasna ainitz maite duenez, gasna egiteko formakuntza jarraiki du Jurako Poligny herrian.

Han ikasi duenarekin, argi zuen zer ekoizpen mota egiten nahi zuen.

Joan den apirilean, Agerreako esne freskoarekin hasi da lehen urratsak emaiten. Gaur egun, gasna eta esneki gama zabala eskaintzen du jadanik : gasna xuria, gasna freskoa xortatua, gurin gordina, esnegaina, hedatzeko den gasna freskoa basa-baratxuria belarkiarekin eta iaurtak. Aistrika, sabuka lore eta bur-dilinda bezalako landare idorrekin zaporea emaiten die iaurtei.

Gasnetan ere gustu desbardinak lantzen ditu, gasna onduak edo belarkiekin eginak (fenugrec, kuminoa edo Ezpeletako biperra).

Ofizio hortan hasi berria bada ere, kalitate handiko ekoizpenak egiten ditu Olivier GERVAIS, oso finak eta gustudunak !

Gaur egun, ekoizpen guti du, aldikoan aldi egiten du.

Hurbileko jendeari saltzen dituzte, auzoko jendeari, etxaldetik eta Ahetzeko AMAP erosle taldeari.

Usaian ez dute merkaturik egiten, baina heldu den abenduaren 18an SARAn  Eguberriko IDOKI Merkatuan egonen dira.

10.12.2016