ASUNAK 2014, laborantxa biologikoa, osagarria eta ingurumenaren topaketa eginean da Hazparnen, irailaren 7a igandez.
Goizeko 9tatik arratsaldeko 5ak arte, laborantxa biologikoan lan egiten duten Euskal Herri osoko 45 etxaldeen merkatua eginen da elizondoko Ezkia plazan.
Hamabost bat elkarteek egunaldian parte hartzen dute, informazioa ekarriz eta tailerrak eskainiz talde ttipietan : ongi izatea, ingurumena eta ekologia eguneroko bizian, bio baratzeki eta fruitu jusen ekarpen baliosa osagarri mailan, geobiologia eta lurraren osagarria, kofoin baten ekoizpenak, etxe barneko airearen sanotasuna, etabar...
Inter Amap Pays Basque elkarteak informazio mahaina atxikiko du ere.
Goizeko 11tan, André Cicocellaren hitzaldia, endokrina trabatzailetaz.
André Cicolella ikerlaria da. Kimista eta toxikologo honek, ingurumenaren ondorioak ikertzen ditu osagarri mailan. France Environnement sarearen lehendakaria eta sortzailetarik bata da. Lehen aldikotz Euskal Herrian, hormona trabailetaz hitz eginen du.
Ordu bata aldean, bio bazkaria zerbitzatuko da karrika nagusian. Lekuak mugatuak izanki, bazkaria aitzinetik hartzea aholkatzen da, deituz 06 27 13 32 38 zenbakira.
Trikitilariek eta Gait'Amik taldeek karrika alageratuko dute. Arratsaldeko 5tan, TRES HOMBRES taldeak blues-rock kontzertua eskainiko du.
Karrika antzerkia eginen du Les Cous Lisses konpainiak eta Terre Buissonnière elkarteak jokoak proposatuko ditu haurrei. Zurrezko jokoak ere izanen dira.
Xehetasun gehiago Ipar Euskal Herriko laborantxa biologikoaz, Biharko Lurraren Elkartearen eskutik : www.bio-aquitaine.com/ble/