Berriak

BAIGORRI - MERKATIA, uztailaren 7a larunbata

Hilabeteko lehen larunbat guziz, MERKATIA egiten da Baigorriko plazan, goizeko 9tatik eguerdi arte

Gauregungo eroste joerak tokiko ekoizpeneri buruz ekartzen badu jendea,  holako tirria ez zen bistakoa 2005 urtean, Basaizea alkarteak lehen Merkatia antolatu zuelarik.

Basaizea alkartearen nahia zen tokiko ekoizpenak plazan agertzea eta baloretan emaitea, baita ere elkargune bat sortzea herrian.

Parioa eraman dute geroztik eta tokiko etxe ekoizleak pozik dira MERKATIAn duten harreraz. Bakarrik etxe ekoizleen biltzen direnez,  goxotasuna ekartzen du salmentari norberak baitaki nor duen parean.

Hilabeteko lehen larunbat guziz, Baigorriko plazan aurkitzen dira tokiko, sasoineko eta kalitatezko etxe ekoizpenak : ardi eta behi gasnak, xerrikia, fruituak eta landare aromatikoak, biskotxak, etabar...

Eta lagunekin elkartzeko, ostatu xokoa muntatzen du Basaizea elkarteak eta goizeko 9ak et’erditan, arroltze eta xingar emaiten dute jatera.

Maite dugun merkatia da !

 

07.07.2018
Gehiago jakin >
merkatia-afitxa_25.jpg (48 KB)