Berriak

BAIONAKO BESTAK, IDOKI piknika erraldoia

Uztailaren 24a osteguna : Baionako bestetan, Haurren Eguna da. 

Eguerdi et'erditan, LA POTERNE aldean goaitatzen ditugu haurrak IDOKI piknika erraldoi batekin. Egun osoan, animazioak izanen dira.

Baionako herriko etxeak bestaren ispiritua eman nahi du haurrei, egitarau arrunt aberatsa eskainiz goizetik : Leon erregearen Kortearen abiatzea, Baionako Haurren Tamborrada, Giganteak Txikiren karrika itzulia, Encierro Txiki eta Leon erregearen iratzartzea eguerditan ttanko !

Halako egitarauarekin, haurrek gose ttipi bat ukenen dute hain segur eta plazerra agian bio eta IDOKI etxe ekoizpenak gozatzeko.

  • Haurren piknikaren moltsan bada : ogiartekoa euskal xerriaren patea, ogiartekoa behi gasnarekin, barazki biskotxa kuiatxoekin, sasoineko fruitua eta orefin biskotxa.
  • Helduen piknikaren moltsan bada : ogiartekoa euskal xerriaren saltxitxoiarekin, ogiarteko Ossau Irati ardi gasnarekin, barazki biskotxa kuiatxoarekin, sasoineko fruitu bat, noneta bat (eztiarekilanko espezia biskotxa erreximentarekin).

Haurren Eguneko piknika bakarrik bio eta tokiko ekoizpenekin egitea nahi du Baionako herriko etxeak eta hautu hortaz pozten gira.

Haurren Eguneko piknika formula hau lantzean, ekoizpenen jatorria segurtatzen dugu. Azukrea salbu, lehengai guziak tokian bertan ekoiztuak dira eta IDOKI etxaldetatik heldu dira parte batentzat (xerrikia, ardi eta behi gasna, barazkiak), beste lehengai guziak lekuko laborantxa biologikotik heldu dira.

 

HAURREN PIKNIKA HARTZEKO

Uztailaren 10tik goiti, txartelak salgai dira Turisma bulegoan, Gaskoi plazako CCAS zozial zentroan, eta Cassin sargiako atarian.

Haurren Egunean LA POTERNE (Frantziako Atea) aldeko "INFO GUNEA"n salgai izanen dira Piknika moltsak.

Prezioak : 4 € (haurrentzat) eta 6 € (haurrekin diren helduentzat).

Xehetasun gehiago Baionako bestetako webgunean : bit.ly/1sru5Fv

17.07.2014