Berriak

Bakarrik fiteago goaz, elgarrekin urrunago

 

 

 

2016-an, Arrapitz federazioko elkarte ezberdinek (IDOKI, AFOG, BLE, Sagartzea, Ezpeletako Biperraren sindikatua) laborantzaren eremu ezberdinei loturiko formakuntzak proposatzen dizkizuete berriz ere.

 

Aspektu orokorrenetatik (proiektua,...) teknikoenetara, desmartxa administratiboetatik pasaz, zuen proiektuan laguntza eskaintzeko 100 bat formakuntza inguru proposatuak zaizkizue. Horiek denak 2016-ko formakuntza liburuxka  (2.0 MB) pdfn bilduak dira.


Formakuntza ezberdinak

Laborariak haien desmartxa guztietan laguntzeko xedearekin, hemen proposatuak diren formakuntzak dibertsifikatuak dira eta instalatu edo bere proiektua garatu nahi duen edonoren beharrei erantzuten diete. Landuak diren gai orokorrak hauek dira:

- Konduak-kudeaketa-PAC eta tresnak

- Fiskalitatea eta sozietateak

- Lana kudeatu

- Xede berri bat obratzeko

- Urrunago joaiteko...

- Agronomia

- Landareak

- Hazkuntza

- Bestelakatzea

- Salmenta eta komunikazioa

Formakuntza bakoitzarentzat, elkarte erreferente bat atxemanen duzue (2016 katalogoa). Formakuntzetan parte hartzeko elkarte horiek deitu eta izena eman behar da. Horrez gain, elkarte horiek xehetasunak ekartzen ahalko dizkizuete.


Elkarte erreferenteen kontaktuak:

IDOKI: 05 59 37 23 21; AFOG: 05 24 34 80 10; BLE: 05 59 37 25 45; Sagartzea: 06 10 12 81 76; Ezpeletako Biperraren sindikata: 05 59 93 88 86

 

 

25.01.2016