Berriak

IDOKI arroltzekin matahamiak egiten ahalko dira laster !

SARAko Eguberriko IDOKI merkatuan, abenduaren 8an igandearekin, matahamiak IDOKI esnea eta arroltzekin eginen ditugu.

Dibertsifikazio urratsetan dabiltzan etxalde batzuk bultzaturik, IDOKI arroltzen betebeharrak sortu dira, hazkuntza ttipietan eta molde jakinean egindako etxe arroltze finkatzeko.

IDOKI kalitate agintza galdegiten duten etxaldeen izenak laster agertuko ditugu.


 

Arroltze onak ardiesteko, IDOKI betebeharretan erruten duten oilo arraza rustikoekin lan egitea hobesten da, kanpoko hazkuntza hobeki jasaiten baitute. Hazkuntza ttipietan eramaiten dira oiloak eta ahal bezain bat kanpoan kurritzen. Gehienik, zerealaz osatutako janaria dute, transgenikorik gabe. Arroltzeak eskuz biltzen dira eta arrunt freskoak saltzen dira. 

 

IDOKI arroltzeak jastatu aitzin, matahamien errezeta emaiten dauzugu aitzin-gostu bezala.

Ontzi batean, 25 zl IDOKI esnea, gatz erhitara bat eta 25 g azukre joiten dira. 2 IDOKI arroltze gehitzen dira. Ondotik 150 g irin gehitzen da, emeki emeki, pasta arina ukan arte.

Aparte, 30 g IDOKI gurina su eztian hurtarazten da. Gurina epela denean matahami pastari gehitzen zaio. Bi orenez pausatzera uzten da. 

Matahamiak erretzeko puntuan, pasta ongi nahasten da eta 5 zl Grand Marnier (edo beste aroma bat) gehitzen da.

Zartegina bero batean, gurin pixka batekin, matahamiak errearaz 3 minutaz, matahamiak. Pasta bukatu arte, hamar bat matahami eder egin dezakezu.

On egin !

24.11.2013