Tokian bertan ekoizten dena, bertako mahainetan jar ditaike. IDOKI janari mahainak zerbitzatzen ahal dira biltzar nagusi, estrena, biltzarre edo ospakizun handietan.
Guztira 110 etxalde biltzen dira IDOKI kalitate agintza pean, etxe ekoizpen gama zabala eskainiz urte osoan. IDOKI janari mahainak egiteko, Iñaki, Ani edo Bixente bezalako laborariei hartzen dizkiegu ekoizpenak, aldi guziz ekoizpenen jatorria eta kalitatea segurtatzeko. Gainerateko osagaiak kalitatezkoak dira (bio, sormarka, bidezko produktuak) ere.
Euskal Herriko etxaldetako gastronomiaren kalitatea ohoretan jarriz, gonbidapenek IDOKI ekoizpenen kalitatea preziatuko dute dudarik gabe.
IDOKI janari mahainetan jarriz, ekoizpenen jatorria eta kalitatea segurtatzen dugu. Senpereko HARISU sukaldaritza-enpresarekin dugun partaidetzaren bidez, jaki prest eginak zerbitzatzen ditugu, gatzatuak edo sukratuak, plater hotzak edo beroak. Errezeta arrunt sinpleak baliatzen ditugu, sasoinaren arabera, IDOKI etxe ekoizpenen egiazko gostua baloretan emaiteko.
IDOKI janari mahainetan ibiliko dira IDOKI etxe ekoizleak, jendearekin hurbilelko harremana atxiki nahian.
Gutienez 30 lagunetako janari mahainentzat, mandako aurrekondu batetik abiatuz eta ekoizpenen sasoina kondutan hartuz, IDOKI janari formula desbardinak proposatzen ahal ditugu.
Hautua egin eta, IDOKI janari mahainaren antolaketa guzia gure gain hartzen dugu, gure etxaldetatik zure mahaina arte.
Xehetasun gehiagorentzat :
IDOKI janari mahainak
Tel. 05 59 37 23 97
Port. 06 08 10 00 72.
Mail : contact
idoki.org