Berriak

IDOKI Janari mahainak : etxe ekoizpenak ohoretan

Tokian bertan ekoizten dena, bertako mahainetan jar ditaike. IDOKI janari mahainak zerbitzatzen ahal dira biltzar nagusi, estrena, biltzarre edo ospakizun handietan.

Guztira 110 etxalde biltzen dira IDOKI kalitate agintza pean, etxe ekoizpen gama zabala eskainiz urte osoan. IDOKI janari mahainak egiteko, Iñaki, Ani edo Bixente bezalako laborariei hartzen dizkiegu ekoizpenak, aldi guziz ekoizpenen jatorria eta kalitatea segurtatzeko. Gainerateko osagaiak kalitatezkoak dira (bio, sormarka, bidezko produktuak) ere. 

Euskal Herriko etxaldetako gastronomiaren kalitatea ohoretan jarriz, gonbidapenek IDOKI ekoizpenen kalitatea preziatuko dute dudarik gabe.

Jatorria, kalitatea eta zerbitzua

IDOKI janari mahainetan jarriz, ekoizpenen jatorria eta kalitatea segurtatzen dugu. Senpereko HARISU sukaldaritza-enpresarekin dugun partaidetzaren bidez, jaki prest eginak zerbitzatzen ditugu, gatzatuak edo sukratuak, plater hotzak edo beroak. Errezeta arrunt sinpleak baliatzen ditugu, sasoinaren arabera, IDOKI etxe ekoizpenen egiazko gostua baloretan emaiteko.

  • Jaki hotzak : Kintoa urdazpia xerra mehetan, ahate gibel gizena ezpezia biskotxaren gainean, zainxuri krema ahuntz gasna bahakiarekin, ardi gasna berotua arto irin polentaren gainean, Ezpeletako biperrarekin egin patea bere ogiaren gainean, barazkiak koktail saltsarekin...
  • Jaki beroak : ahateki broxeta Ezpeletako biperra eta eztiarekin, baba berina xerriki muturrekin, aratxeki axoa, bildoskia arbi saltsan, xerriki txistorra, ardi gasna kruspetak, sasoineko barazkien tarta
  • Desertak : ardi esnekilanko etxe izozkiak, hiru gasnak Itsasuko gerezi erreximenta edo irasagar orearekin, etxeko yogurta fruitu gorrien bahakiarekin...
  • Edariak : Irulegiko arnoa, sagarnoa, kiwi eta sagar-jusak.

IDOKI janari mahainetan ibiliko dira IDOKI etxe ekoizleak, jendearekin hurbilelko harremana atxiki nahian.

Antolaketa guzia gure gain hartzen dugu...

Gutienez 30 lagunetako janari mahainentzat, mandako aurrekondu batetik abiatuz eta ekoizpenen sasoina kondutan hartuz, IDOKI janari formula desbardinak proposatzen ahal ditugu.

Hautua egin eta, IDOKI janari mahainaren antolaketa guzia gure gain hartzen dugu, gure etxaldetatik zure mahaina arte.

 

Xehetasun gehiagorentzat : 

IDOKI janari mahainak

Tel. 05 59 37 23 97

Port. 06 08 10 00 72. 

Mail :  contact(at)idoki.org

 

 

10.11.2014