Berriak

IDOKI JANARI MAHAINAK, gure etxaldetako hoberena zure mahainean !

Gure etxaldetako ekoizpen hoberenak zure mahainean jarri, biltzar nagusi, estrena, agiantza, kongresu egunetan edo familiako biltzarretan.

Tokian bertan ekoizten dena jatea posible da edozoin okasionetan.

IDOKI janari mahainetan, Euskal Herriko 110 etxaldetako ekoizpenen ainiztasuna preziatuko duzu.

Tokiko janari prestatzaile batekin lan egiten dugu partaidetzan. Sasoineko etxe ekoizpeneen gustua baloretan jartzen ditu bere errezetekin.

Formula desbardinak proposatzen ditugu hautuan : 

· Zintzur bustitzea jaki prestatuekin (gatzatuak eta/edo sukratuak)

· IDOKI janari mahaian, plater bero eta hotzekin hautuan.

IDOKI janaria zerbitzen dute IDOKI etxe ekoizleek, harreman zuzena atxiki nahi baitugu jendearekin. 

 

Antolaketa guzia bere gain hartzen du IDOKIk, etxaldetan ekoizpenak manatzetik eta IDOKI janari mahaina zerbitzatu arte.

Xehetasunak eta debis bat laster eskura dezakezu.
Tel.: 05 59 37 23 97-  contact(at)idoki.org

10.04.2015