Berriak

Etxeko gasnak erosteko deia

Covid-19 elkartasun deia : etxetik hurbil diren etxaldeen gasnak erosi

 

Covid 19 krisiak ondorioak ditu Ipar Euskal Herriko etxeko gasneen salmentan.

Krisia hastapenean, erosteko moldeak azkarki aldatu ditu jendeak, lehentasunez behar-beharrezkoak zirenak erosiz eta plazerrez jaten direnak baztertuz. Jarrera berri horrekin, etxeko gasneen salmentak azkarki ttipitu dira.

Sasoin hontan ontsalaz, lehen gasnak saltzen dira baina horren ordez, jatetxeak zerratu dira, Bazkako bestak ez dira familian pasatu, eta maiatzetik goiti jendea ez da lehen bezala ibiltzen ahalko.

Egoera berri honekin, ainitz sofritzen dute etxalde ttipienek, tresoreria ttipia dutelakoan. Etxalde ttipietan, gehienetan senar-emazteak elgarrekin lanean ari direlarik, ez da kanpoko soldatarik sartzen.

Ber denboran sasoin hontan, oso zaila da esne produkzioa ttipitzea. Abereak alhan dira. Orain dira esne hoberenak eta ondorioz gasna hoberenak egiten. Batzuek esnetegiari saltzen dute esnea, beste batzuek gasna egiteak gibeltzen edo salmentak gibeltzen. Lehen gasnak sototik atera behar zirenean, gasnategiak bete-beteak dira, eta gaur egun, deus segurik ez da…

 

Lekuko kontsumoa garatu behar da

Elkartasun dei berri bat luzatzen dugu lekuko eroslei, salmentak pixka bat partiarazteko.

 

BIDEOA : Azkarateko ELURTI etxaldeko Nathalie SUZANNE

 

(Bideoa : irudian klikatu)

 

« Gure etxaldetan gasna egiteko ohidura dugu, eta jakitate frango garatu dugu, atxiki behar da hau guzia. Behar da lortu lekuko gasna saltzen, lekuko jendeari.

Denen artean, etxeko gasna gama zabala eskaintzen dugu, gasnak freskoak (pikorrak, luzeak, guriak), gasna onduak (Ossau Irati sormarka peko ardi gasna, baita ere behi eta ahuntz gasnak).

Etxaldeek jarraikitzen dute gasna zuzenean saltzen, etxaldetan, merkatuetan, laborari saltegietan, saskietan edo LEKUKOA banatze gunetan.

Ipar Euskal Herriko kalitate urrats kolektiboetan (Ossau Irati sormarka, Idoki etxe ekoizleen kalitate agintza, laborantza biologikoa) engaiatuak diren etxaldeen sustatzeko mementoa da, gasnaren jatorria eta kalitate bermatzen dutelakotz.

 "Gutiago erosi eta hobeki erosi behar dugu, jakin behar dugu zer ezartzen dugun gure azietan. Lekuko etxe ekoizpena jastatu duenak, usaia berriak hartzen ahal ditu. Krisia honek gure mentalitateak doi bat aldatzen ahal baditu, eta lekuko ekoizpenak erosterat ekartzen bagitu, ondoramen baikor bat litaike".

 

 

IDOKI etxeko gasna egileen helbideak hemen dira : 

Ardi gasna egileak eta behi&ahuntz&esneki egileak

www.idoki.org/fr/nos-producteurs-fermiers/

16.05.2020