Berriak

Laborantxatik dator janaria : gardentasunez eta hurbiltasunez !

Gabrielle Arrese-Igor, Ttele Leizagoien, Fred Forsans, Jenofa Irubetagoiena.[Translate to Euskara:] Gabrielle Arrese-Igor, Ttele Leizagoien, Fred Forsans, Jenofa Irubetagoiena.

IDOKI kalitate agintzak eta SARDE-SARDEXKA elkarteak partaidetza naturala garatzen dute aurten, elikadura eta laborantxa moldeen lotura zuzenaz  jendea gogoarazteko. 

SARDE-SARDEXKA elkartea sortu da duela urtea. Gustua duen janari sanoa eta eko-arduratsura erakarri nahi jendea, ezagutarazte tailerrak proposatuz Euskal Herriko ekoizpenetaz eta lekuko jakitatetaz.

Ttele LEIZAGOIEN, Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarteko buruak dio : "1992 urteaz geroz, laborarien artean lan egiten dugu  kalitateko janari ainitza ekoizteko tokian bertan. IDOKI etxe ekoizleen eginbeharretan da ere, gure etxaldetako ateak idekitzea, jendeari erakusteko IDOKI etxe ekoizpenak non eta nola eginak diren. Etxe ekoizpen hoberena lortzeko egiten dituen indarretaz nor mintza ditaike laboraria baino hobeki". 

"Egun bat etxaldean", Euskal Herriko eskoleekin.

Ortzaizeko ikastolako haurrek "Egun bat etxaldean" bizitu dute Fred Forsans-ekin Itsasuko Pelloenean (2015/06/19an)

Etxalde pedagogiko ibilkari bat bezala pentsatua izan da "Egun bat etxaldean" egitasmoa. IDOKI etxalde batean ibiltzen dira haurrak eta laborari batekin elkartzen dira bere eguneroko lana ezagutzeko. Tartetik, SARDE-SARDEXKA elkarteak antolatutako tailer pedagogiko eta ludikoetan parte hartzen dute haurrek egiten dute, zentzumenak landuz, ekoizpenak jastatuz, eskulanak eta jokoak eginez. Etxaldean pasatu egunaz, ezin ahantzizko oroitzapenak atxikiko dituzte haurrek, dudarik gabe ! 

'Euskal Herriko Etxe Ekoizpenen bidean" ezagutarazte itzuliak. 

Christian Aguerre, éleveur de porcs basques Frécéric Forsans, apiculteur et éleveur de porcs basques Joana Urbistondo, productrice de jus de pomme et cidre fermier Olivier Besson, apiculteur à Sare

Bi ezagutarazte itzuli eginen dira uda hontan, IDOKI sareko lau etxaldeen gaindi, Ezpeleta eta Sara aldean.

Lekuko laborantxa herrikoiaren ezagutarazteko goizaldi hauek, talde ttipientzat (familian edo bakarrik, turistak,...) pentsatuak dira, elgar-ezagutzaren denbora ukan dezan bakoitxak. IDOKI etxe ekoizleek etxaldeko ateak idekiko dituzte jendeari, nola lan egiten duten esplikatzeko denbora hartuz, erakutsiz ere laborantxako lan-moldeen eragina etxe-ekoizpenaren kalitatean. SARDE-SARDEXKA elkarteak aktibitate ludikoak eramanen ditu. Bistan dena, etxe ekoizpenez hurnitu bazkaritxoa preziatzen ahalko da goiz ondarrean.

Baionako bestetako Haurren Eguna.

Baionako bestak (2014) - " Haurren Egunean parte hartzen dute handi eta ttipiek : besta egiten ikasten denean, ongi jateak bere garrantzia badu !".

2015.urteko uztailaren 30an ostegunez, Baionako Bestetako Haurren Egunean, IDOKI etxe ekoizleen "MIAM IDOKI" janari xokoa hurnituko dute.  

IDOKI etxe ekoizpeneekin eraikitako lau janari formula proposatuko dira, ttipi eta handien gosea asetzeko prezio onargarri batean (4,50 € eta 7,50 € janari formula) : etxeko burgerra eta taloak, entsalada/baratzekiak, goxokiak (matahamiak, izozkiak, jogurtak) eta edariak zerbitxatuko dira goizeko 11tatik arratsaldeko 6ak arte, Ate-Ixila gunean.

 

 

20.06.2015