Berriak

IDOKI matahamai lehiaketa : epaimahaikide baten ezagutza

(Jean Claude Moucheboeuf, ezker aldean)

Laborari ohia da Jean-Claude MOUCHEBOEUF matahami egilea.

Abenduaren 18an Saran, Eguberriko IDOKI Merkatu egunean eginen den IDOKI matahami lehiaketako epaimahai kidea izanen da Jean Claude MOUCHEBOEUF.

Duela 30 urte ardi esnadunekin hasi zen Aspe ibarrean, bere emaztearen lanaren gatik Nantes ondora joan ziren bizitzera. Han ere ardi esnadunekin ari zen, laborantxa biologikoan eta biodinamian.

Ardien esnea gasnatzen zuen eta iaurtak ere egiten eta zuzenean saltzen zituen AMAP erosle taldeetan, laborarien saltegietan edo bio dendetan.

Bere arra-aitatxi Kanboarra izanki, Euskal Herria beti ezagutu eta maitatu du. Bere emaztearen erretretan, Euskal Herrira bizitzera jin dira, Anhauzen kokatuz.

Merkatuetan matahami egiten hasi da Jean Claude MOUCHEBOEUF

Bere kondu hartzen zenez, 58 urtetan, ofizio berri batean abiatzeko indarra ukan du, merkatuetan matahamiak egiten ditu. Ofizioan dena ikasi behar izan badu ere, bere aitzineko biziko baloreak atxikitzen ditu, ahal bezain bat lekuko ekoizleekin lan eginez (esnea, xokoleta,  pralina,…) 

Matahamiak, hamburgerrak eta taloak egiten ditu merkatuetan, begetariano eta alergiak egiten duten jendeentzat janari bereziak egiten ditu. Almandre edo soja esnea, artobeltz eta gaztain irinak baliatzen ditu. Xokoletazko mousse bat egiten du arroltze eta gurinik abe, xokoleta eta soja esnea bakarrik hurtuz eta airestatuz.

Matahami zinez onak jastarazi dauzkigu. Matahami soila, sukratua du gehienik preziatzen berak, bere errezetaren osagaiak ere aman dauku : esne pinta bat, 4 arroltze, 500 g irin, 30 g sukre, 15 g gurin gatzatua eta oliba olio ttintta bat.

Arbonako Agerreko bidea hartua zuen matahami batzuen egiteko prentsaren aitzinean. Gizon arrunt sinpatikoa,  bihotz zabala eta jentekina ezagutu dugu.

Jean Claude MOUCHEBOEUF larunbat goizetan Baigorriko plazan ibiltzen da, Donibane Garaziko udako feriak egiten ditu eta funtsean galdegina den lekuetan ibiltzen da ere... 

IDOKI matahami desafioan hitzartuak gira

IDOKI matahami lehiaketa egunean, bakotxa libre izanen da eta nahi duen errezeta egiten ahalko du.

Epaimahaiak matahamien aurkezten manera, IDOKI osagaiaren baliatzea, eta bistan dena matahamiaren gustua kondutan hartuko dute epaimahai kideek.

 

Epaimahai lanetan ibiliko dira Jean-Claude MOUCHEBOEUF, La Grange aux Loups ttattolako matahami egilea, Madouce ARAGUAS etxe ekoizlea eta Martina GOYHETCHE Sarako AMAP taldeko lehendakaria.

 

 

· Eguerditan—Matahamien aurkezpena epaimahaiari.

· Eguerdi eta erditan (oren erdi batez) —Publikoak matahamiak dastatzen ahalko ditu eta gehien gostatzen zakonaren alde bozkatzen ahalko du.

· Ordu batean—Publikoa eta epaimahaiaren sari emaitea.

Abenduaren 18an Saran, Eguberriko IDOKI Merkatu egunean eginen den IDOKI matahami lehiaketako epaimahai kidea izanen da.

 

 

14.12.2016