Berriak

Des Racines et des Ailes : IDOKI ohoretan

IDOKI dans l'émission Des Racines et des Ailes

"Euskal Herriko gostua" dokumentala : maiatzaren 20 an. 

Des Racines et des Ailes emankizunak IDOKI etxe ekoizleen kalitate agintza aipatuko du, laborarien engaiamendua eta nahia agertuz.

Sandra MALFAIT filma egileak 2019ko maiatzean eta irailean, ipar Euskal Herrian ibili zen Patrick SALLABERRY, Euskal Herriko etxe ekoizleen elkarteko ko-lehendakariarekin. IDOKI kalitate agintzan engaiatuak diren laborarien gana joan ziren, Ezpeleta eta Urepeleren gaindi ibiliz.

 "Le goût du Pays Basque", Sandra MALFAITren dokumentala.

 

 

Barnekaldean laborari militanteak Idoki kalitate agintzaren inguruan biltzen dira, laborantxa iraunkorra eta lurraldearen gustua duten ekoizpenak defenditzeko.  Patrick Sallaberry gasna egilea da. Beste 21 laborariekin zirkuitu laburretan oinarritu epizeria bat idekitzen du bere biperrarentzat hain famatua den Ezpeleta herrian. Helburua delarik, etxalde ttipien biziaraztea eta laborariek lurralde hontan bizitzeko ahala emaitea.

 

Irudi hartzeak egin ziren Urepelen antxien bortuka egunean (2019ko maiatzan) eta Ezpeletan (2019ko maiatza eta irailean)

Des Racines et des Ailes emankizuna partekatzen dugu...

 

Euskal Kostaldean, Viviane Delpech, arkitekturaren historian berezitua da Viviande Delpech, Art Deco ondarrearen bidean abiatzen gira.

Ziburun,  Leihorra etxe ederrean sartzen gira : Joseph Hiriart arkitektoak, Art Déco garaiko azken aztarna garrantzitsuetarik da. Jaques Grüber berina egilearen lanari interesatzen du, Urte eroak garaiko Getaria hotel ohiaren beira leiho erraldoi bat berritzen duelarik.

Maulen,  Timothée Cangrand, espartin egile gazteak, errentagarritasunean baino kalitatean bermatzen du bere aktibitatea. Oihala, gelditzen diren Euskal Herriko azken hiru ehuleetarik bat den Philippe Lartigueren ganik biltzen da. Oihala atzerritik merke-merkea sartzen denez eta bere aktibitatea zalantzan jartzen, Identifikatze geografiko (IG) label baten sortzeko urratsetan ari da Philippe.

Ainhoan, Xavier Isabal suhaldari errabiatua, Euskal herriko egiazko anbasadorea da. Bere herriko ostatua hartu berri du. Pintxo kartan, hego euskal herriko sukaldari izardun batetaz inspiratzen da. Berari esker, pintxoak gastronomikoak bilakatzen dira !

 

"Le goût du Pays Basque" dokumentalaren hedapena, 2020ko maiatzaren 20an asteazkena, gauko 9tan, France 3 telebista katean.

16.05.2020