Berriak

DONAIXTI-IBARRE, IDOKI etxe-merkatua EKIBEGIA etxaldean.

EKIBEGIA etxaldea.

Beñat-ek laborantzako gustua eman du Mikel semeari eta Peio ilobari.

Etxaldea laborantza biologikoan engaiatu dute eta hiruak laborantzatik bizitzeko, etxaldeko ekoizpen guziak zuzenean saltzen dituzte. 

Ardi buru beltz artaldearen esnea gasnatzen dute Ossau Irati sormarkan, eta etxaldean ontzen dute hilabetez hilabete.

Etxaldeko aratxekia eta bildoskia zuzenean saltzen dute jendeari. Ardikia kontserbetan eta idortua (arbi eta tomate saltsan, lukainka idorra) berek egiten dute.

Bildoskia zikiroan erretzeko usaia du Beñat-ek. Merkatu egunean, lagun batzuekin bildoskia erretzen ibiliko dira. Ahotik ezin utzia !

Bio eta doki etxe ekoizpenekin prestatu bazkari goxoa preziatzen ahal da merkatu egunean. Ez huts egin !

 

Laborarien hitza... 

"Gazteak etxaldean plantatu direnetik, laborantza biologikoaren hautua egin dugu eta ardi gasna egiten hasi gira.

Gure ardi buru beltzak egun guziz alhatzen dira kanpoan. Etxaldean egin belarra, artoa eta bihiak emaiten diegu. Ardien bazka hobetzeko, belartegian idortegia jarri dugu.

Behiak berriz bortura igortzen ditugu, sei hilabete pasatzen dituzte Beltxu aldean, Donaixti-Ibarreko mendi aldean. "

EKIBEGIA etxaldea, talde ttipietan bisitaraziko dute Mikel eta Peiok.

 

Agorrilaren 8a ostirala, goizeko 10tatik arratsaldeko 2ak arte.

 

IDOKI ETXE EKOIZLEEN MERKATUA

· EKIBEGIA etxeko ardi gasna, ardikia eta behikia kontserbetan

· Eta beste IDOKI etxe ekoizleak : Behi gasna eta esnekiak (GAEC BIOK, Gamarte), Ahuntz gasna (IXURIBEHEREA, Aiherra), Ahatekia  (Agnès SALLABERRY, Burgue Erreiti), Xerrikia (GAEC AOZTEIA, Sébastien ASTABIE, Bunuze), Zaldikia (Zaldi xuri beltz, Amaia Etcheverry, Suhuskune), Barazkiak (Lise-May ABADDIE, Amorotze-Zukotze), Senda belarrak eta landare aromatikoak (Aitor DE PORTUONDO), Ezpeletako biperra (Laurence LASTIRI, Itsasu), Fruitu landuak (Eztitxu SABAROTS, Aldude), Sagarnoa (URBISTONDO-Ihitia, Sara), Irulegiko arnoa (Gexan Costéra, Baigorri).

· Artegintzako eskulan egileak : Brin d’Osier (saskigintza), KOLARIKO (mosaïka), Orratzetik Hari (joste atelierra), Annie Alfaro-Ospital (zizelanak).

· ETXALDE BISITAK, goizeko 10tan eta 11tan, talde ttipietan.

Mikel NEGUELOUA eta Peio JAUREGIk etxaldearen bizia kondatuko dute : ardiak, bildotsak, esnea, gasna egitea eta ontzea. Belar eta soroen kalitatea hobetzen du belarra idortzeko sistema. Ikusteko : arditegia, gazitegia, belartegia.

· BAZKARIA BIO ETA IDOKI etxe ekoizpenekin.

 Eguerdi et’erditarik harat : sartzeko platera (entselada, tomatea eta ardi gasna muturrak, gaintxiorrak eta ardiki saltxitxoia), bildoskia zikiro maneran lur sagar eta kuiatxoekin, etxeko ardi gasna, behi eta ahuntz gasna, izozkia). Prezioa : 15 €.

Hobe da aitzinetik tokia atxikitzea etxaldean : 06 78 76 03 65

· ANIMAZIOAK 

 · Haurren Xokoa : Marrazkiak eta Antzara jokoa gauza ainitz ikasteko.

Asisko URMENETAk karikatura-egileak marrazkiak eginen ditu merkatu denboran. 

 

"IDOKI, egiazko gustua : gure etxaldetatik zuzenean ! "

04.07.2014