Berriak

Hego lapurdi hiri elkargoko eskolak: elikadurari buruzko sentsibilizazio proiektu batean parte hartzeko deia

 

 

IDOKI Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarteak haurrak kalitatezko elikadura lokal eta dibertsifikatu baten inguruan sentsibilizatzeko programa bat garatu nahi du Hego Lapurdi Hiri Elkargoko eskolekin batera.

Horretarako, 2016/2017 ikasturte osoan zehar gai ezberdinak landuko dituen ekintza programa bat proposatu zaie eskolei. Gai ezberdinak tailer pedagogiko, sukaldaritza desafio eta etxaldeetara eginiko irteeren bitartez landuko lirateke.

Helburua, haurrak jatearen ekintzaz eta elikaduraren eta ingurumenaren arteko loturaz ohartaraztea litzateke, kalitatezko elikadura lokal eta dibertsifikatu batetara bideratzeko.

 

Eskoletan eramaiteko aurrelanketa

Eskola bakoitzak " IDOKI mata hami desafioa"presta dezake aitzinetik ikasleekin mata hamien errezeta eta elikagaien jatorriaren inguruko aktibitate pedagogikoak eginez:

-Erakasleek gelan eramaniko aktibitate pedagogikoen bitartez: idazketa, irakurketa, kopuruak, hiztegia... lantzeko. Adibidez: osagaien jatorria (esnea-behia, arroltzeak-oiloa, erreximenta-fruituak, irina-garia, eztia-erleak,..).

- Sarde sardexka elkarteak eramaniko tailer ludiko eta pedagogikoen bitartez:  osagaien jatorria (zein ekoizpen mota ezberdin) lantzeko

"IDOKI mata hami desafioa" Sarako eguberriko merkatuaren baitan

Abenduaren 18an igandez, IDOKI-k bere 4. Eguberriko merkatua antolatzen du Saran IDOKI etxe ekoizle eta artegintzako eskulangileekin. Merkatu hau, aitzinetik Sarako eta inguruko herrietako eskolek "IDOKI mata hami desafioa"-ren inguruan eramaniko lana mahaingaineratzeko baliatuko dugu.

Helburua haurrei eta gurasoei eguneroko sukaldea kalitatezko mozkinekin egitea errexa, ludikoa eta goxoa izaiten ahal dela (ber)ikusaraztea da.

 "Egun bat etxaldean"ateraldia

Ikasleek urte osoan eramaniko lana borobiltzeko, interesgarria litaike ikasleek haien gelarekin egun bat etxaldean pasa ahal izatea. Egun horrek laborari batekin eginiko etxaldearen bisita eta Sarde Sardexka elkarteak prestaturiko tailer pedagogikoak barnebilduko lituzke.


02.09.2016