Garro gazteluaren inguruetan ederki kokatu da EHZ festibala.
EHZ festibalak parioa atxiki du : janaria Euskal Herriko etxaldetan zuzenean erosiz, jendeari kalitatezko (idoki eta/edo bio) etxe ekoizpenak eskaini dizkio.
Gure jantokia Gazteluaren aitzineko pentzean kokatua zen. Bi egunez, hainbat laguntzaile lerrokatu dira otordu ainitzak prestatzeko : barazki, gasna eta xerriki azietak, taloak, etxeko burgerrak eta esnekiak.
Sasoineko eta kalitatezko etxe ekoizpen frango balorizatu nahiz, eskaintza berria asmatu dugu. Adibidez, biper eztia eta behi gasnaz bete taloak egin ditugu. Bi mila burgerrez goiti egiteko, haragia hartu genuen laborantza biologikoan eta Idoki kalitate agintza pean den Amikuzeko etxalde batetik.
Horri guzia posible egin da, jende ainitzen borondateari esker.
Eskertzen ditugu antolatzaile eta laguntzaileak, laborariak eta bereziki Eva eta Itziar gure bi animatzaileak. Maila hortako jantokiaren antolaketa gure gain hartzen genuen lehen aldikotz.
Gure etxe ekoizpenen kalitatea preziatu duzuelako esperantxarekin gelditzen gira !
Idokik beste hitzordu batzu proposatzen ditu uda hontan : feira eta merkatuak eginen ditugu. Laster arte !