Berriak

Elkartasun kutxa : hegaztien zaintze sanitarioa gatik

Gabadi, Domintxine eta Barkoxeko etxaldeen laguntzeko elkartasun kutxa

Gabadi, Domintxine eta Barkoxeko oilo eta ahate hazkuntza sanoen salbatzeko borroka sustengatu duzue ehunka jendek. Mobilizazio kolektibo, anitza eta kartsuari esker, hiru hazkuntzak ez dituzte hil bainan zaintze sanitario pean ezarri, kontrolekin.

Kontrola hauek gastu haundiko analisa egiteekin segurtatzen dira, gainera hazkuntza haundieri aplikatzen diren analisa kopuruak inposatu ditu administrazioak. Ondorioz, hiru etxaldeendako, analisen gastuak 20 000 euro ingurukoak izanen dira. Hiru hazleek pagatzen ahalko ez duten dirutza da, eta Estadoak ez du deus bere gain hartuko, nahiz kabalak hilak izan balire diru laguntzak emanen zituen.

Elkartasun dei bat zabaltzen dugu beraz Bernadette Prébendé, Jean-Michel Berho eta Ühartia etxaldea bururaino sustengatzeko.

Laguntza eman nahi dutenek, ahal dute :

- xekea igorri ELBren izenean, Zuentzat etxea, 64 220 Ainiza Monjolose, ezarriz « elkartasun kutxa » 

- Ipar Euskal Herriko InterAmap-aren web gunea baliatu, emaitza internetez egiteko (www.inter-amap-pays-basque.org), elkartasun kutxan emana izanen da

- zuzenki hiru hazleeri eman, merkatuan ala etxaldean, kutxa amankomunean ezarria izanen da.

15.07.2017