Berriak

2016-ean huts egin behar ez duzuena

 

 

 

 

 

2016 urterako, IDOKI-k ekimen berriak, etxeko janari mahainak, formakuntzak eta baita gehiago ere proposatzen dizkizue. Eta hori guztia, kalitatezko ekoizpen lokalak aitzinean emaiten dituen laborantza iraunkorraren alde.

 

Aurten berriz ere, IDOKI etxe ekoizleek, araudi zorrotzak betetzen dituzten kalitatezko etxe ekoizpenak proposatuko dizkizuete.

 

 

IDOKI Etxeko mozkinen janari mahainak

 

IDOKI etxe ekoizpenen janari mahainek publiko orori IDOKI mozkinekin eginiko pintxo txikiak jateko parada eskaintzen diote. Gure ekoizleen etxaldeetatik zuzenean zuen plateretara heldu diren ekoizpenak proposatzen dizkizuegu. Eta gainera, janari mahain hauek heziketan ekarpen bat izan nahi dute, bakoitzean ekoizpen bakoitza zein etxaldetan eta nork ekoiztu duen azaltzen baita.

Ezpeletako IDOKI feria

 

Ezpeletako IDOKI feria agorrilaren 15-eko asteburan iragaiten da urtero. Euskal Herriko etxe ekoizpenak haien osotasunean ezagutzeko parada eskaintzen duen ekimen garrantzitsua da. Hain xuxen, haien lanaren ondorioa diren kalitatezko mozkinak proposatzen dizkizueten 25 bat laborari biltzen ditu feriak. Feria hau osatzeko, IDOKI etxe ekoizleen mozkinekin prestatutako platerak dastatzeko parada ezin hobea den bazkari herrikoi bat ere egiten da bertan. Bestalde, gonbidatutako eskualdeko ekoizleek eskaintzen dituzten mozkinak ere izanen dituzue eskuragai.

IDOKI Etxalde merkatuak

 

IDOKI etxalde merkatuak, kontsumitzailearentzat gure ekoizleen lana haien etxaldeetara joanez hurbilagotik ezagutzeko parada dira. Merkatu hauek IDOKI-ren zintzotasun eta gardentasun desmartxan kokatzen dira guztiz. Giro goxoa izaten da nagusi merkatu hauetan eta ekoizle eta kontsumitzaile ezberdinekin lasaiean hitz egin eta elkartrukatzeko bazkariek osatu ohi dituzte.

Eguberriko IDOKI merkatua

 

Eguberriko IDOKI merkatuak, nahi duen orori eguberriko besten karietara kalitatezko etxeko mozkinak erosteko parada eskaintzen dio. Merkatu horrek berezitasun bat badu. Hain xuxen eguberriko garai izanki, IDOKI-ren espiritu berean lan egiten duten artegintzako artesauak ere heldu dira merkatura (ekoizten dutena saltzen dute, ez dira saltzaile soilak). Bestalde, egunero kalitatezko, sasoineko eta lekuko ekoizpenekin sukaldatzea posible dela erakustea xede duen salda lehiaketa bat egiten da eguberriko IDOKI merkatuaren karietara.

2016-eko ekimen berria

2016-ean partaidetza berri bat sortu dugu IDOKI eta CPIE Littoral Basque egituraren artean. Eremu naturalen eta bioaniztasunaren babesa gure tokiko laborantza iraunkorrarekin estuki lotua izanki, interesgarria iduritu zaigu bi egiturek partaidetzan ekimen bat sortzea. Eta horren ondorioz antolatzen dugu Garapen Iraunkorraren Astearen bezperan (maiatzaren 29a, igandea) IDOKI etxe ekoizleen merkatu berria. Asporotsttipi Euskal Erlaitzaren Etxean iraganen da eta Euskal Herriko etxe ekoizpena aitzinean emaiten duten tailer eta bideoproiekzioek osatuko dute.

 

 

20.01.2016