Berriak

EZPELETA : 21. IDOKI Feira

Ez da hain usu gertatzen hainbeste IDOKI etxe ekoizle biltzea ber merkatu lekuan.

IDOKI etxe ekoizleak hogei bat salmahaiekin agertuko dira, Euskal Herriko etxe ekoizpenen ainiztasuna eta kalitatea agertuz :

  • Ossau Irati sormarkako ardi gasna,
  • behi gasna eta esnekiak,
  • ahuntz gasnak,
  • Kintoa xerrikia,
  • Ahatekia, behikia,
  • eztia, Ezpeletako biperra, tisanak, erreximentak,
  • sagarnoa eta Irulegiko arnoak. 

Egunaldi hortan, erosle eta etxe ekoizleen arteko harreman zuzena bultzatu nahi da giro goxoa sortuz. 

Ezpeletako merkatu estalian, goizeko 10tatik arratsaldeko 6ak arte.

  • IDOKI etxe ekoizleen feira handia.

    Ferme ELURTI (fromage de brebis, Ascarat) EKIBEGIA (fromage de brebis, Saint Just Ibarre) Ihitia (Sare) : fromage de brebis, cidre fermier, conserves Ferme Paulenia / Iraunkor (Estérençuby) : fromage de brebis ferme Ttukulua (Hasparren) : fromage de brebis, oeufs ferme Xokoa (Anhaux) : fromage de brebis Ferme Bixartea (Ayherre) : fromage de brebis Sylvie et Jean Michel Brust, OHETA (Saint Martin d'Arrossa) : fromages de vache Ferme Arrokiaia (Ahatsa) : behi gasnak Ixuribeherea (Ayherre) : fromage de chèvre, porc basque Jara-Xolan (Ascarat) : porc basque Kintoa, veau-boeuf Ferme Itsas-Mendi (St Pée sur Nivelle) : confitures, veau-boeuf Laurence Lastiri (Itxassou) : Piment d'EspeletteFerme Belazkabieta (Espelette) : piment d'Espelette, confitures, farine de maïs arto gorria,... Ferme Goxagorri (Macaye) : fruits transformés Eztitxu Sabarots, Mamiño (Les Aldudes) : confitures et fruits transformés  Fantxa eta Fermin Urbistondo, IHITIA (Sare) : fromage de brebis, cidre et jus de pomme Gexan Costéra, AMEZTIA (St Etienne de Baigorry) : Vins AOP d'Irouléguy  Mikela Untsain (Ascain) : miels 

 IDOKI etxe ekoizle guzi hauek Ezpeletan egonen dira 21. IDOKI feiran.

Aurten ere Euskal Herriko Kolektiboko (EHKO), agroekologian lan diren laborariak gomitatu ditugu. Euskal Herrian ekoizten diren beste ekoizpen batzu ekarriko dituzte : Nafarroako arnoak, safran lilia,...

Erosketak egin ezkero, etxe ekoizpenak irabazten ahal dira eguneko bi zozketetan parte hartuz. 

  • BAZKARIA, IDOKI etxe ekoizpenekin.

Bazkaria egiten dugu merkatuan diren IDOKI etxe ekoizpenekin. Bazkarian jastatu eta gero erosten ahalko dira zuzenean laborariei.

- Sartzea (barazkiak eta xarkuteria : entselada, tomatea, Kintoa urdazpia, xerri gaintxigorra, patea, ahateki gibel gizena ogi toastatuan).

- Plater beroa (hautuan) : ardikia tomate saltsan / aratxekia axoan / biper eztia arroltze muletan. Lursagarrekin zerbitzatuko dira.

- Deserta : etxeko gasnak eta izozkia. 

Hautua : sartzea + plater beroa / plater beroa + deserta : 16 €

edo bazkari osoa : sartzea + plater beroa + deserta : 19 €

Haurren menuan, gurinezko lukainka lursagarrekin eta etxe-izozkia izanen da.

Bazkaria zerbitzatuko dugu eguerdi et'erdi eta biak artean. "Self" zerbitzu-moldeari esker, noiz nahi jaten ahal da tarte hortan. Bazkariteko txartela tokian bertan salgai dira goizeko 10ak et'erditatik goiti. 

  • Haurren Xokoa, SARDE-SARDEXKA elkarteak animaturik.

Laborantxa eta elikaduraren arteko loturaz sensibilisatze urratsak eramaiten ditu SARDE-SARDEXKA elkarte honek (zentsuen deskubritzea, ingurumena, osagarria, kultur ondarrea, kontsumoa...).

SARDE SARDEXKA elkarteak tailer ludiko eta parte hartzailea eramanen du, haurrei bost zentzuak ezagutarazteko asmoarekin. Hortako, IDOKI feiran diren etxe ekoizpena hartu dituzte ikasgai gisa.

  • Eta Pantxika MAITIA mikroan

Paregabeko animazio lana egiten du Pantxika MAITIAk. Hastapeneko laguntzailea eta 21 urtez, ez du sekulan huts egin IDOKI feiran.

IDOKI etxe ekoizleen kalitate agintza eta etxaldeak ongi ezagutzen dituenez, jendea laguntzen du feira denboran eta jendea egonarazten du ere bazkariten.

 

"IDOKI, egiazko gustua : gure etxaldetatik zuzenean !"

 

 

09.08.2019