Berriak

Ezpeleta : 22. Idoki merkatua mantentzen dugu

IDOKI etxe ekoizpenen erakusleiho handia da egun horri.

Covid-19 krisiarekin egin behar denez, IDOKI etxe ekoizleen merkatua mantentzea erabaki dugu, agorrilaren 14an ostiralarekin eginen da Ezpeletako merkatua estalian, goizeko 10tatik arratsaldeko 6ak arte.

Egoera gatik, ez dugu bazkaria egiteko baimenik ardietsi, baina halaere IDOKI etxe-ekoizpen famatuenak jastaraziko ditugu. 

IDOKI kalitate agintzak Euskal Herriko 4 sormarkak bere araudietan finkatu dituenez, Sormarketako etxe-ekoizpenak ohoretan jarriko ditugu aurten, hala nola Ossau Irati ardi gasna, Irulegiko arnoa, Kintoa urdazpia eta Ezpeletako biperra. Aldi guziz, laborari bat etorri da sormarkaz eta bere etxaldeaz mintzatzerat.

IDOKI etxe ekoizleen merkatua

Euskal Herriko xoko guzietatik heldu diren hogei bat etxalde etorriko dira Ezpeletako merkaturat, IDOKI etxe ekoizpenen ainiztasuna erakusteko : gasnak eta esnekiak, haragiak eta xarkuteria, Ezpeletako biperra, erreximentak eta eztia, irina,...  

ETXEKO GASNAK 

Anhauzeko Alain eta Bixente Oçafrain aita semeek, Ossau Irati etxeko ardi gasna egiten dute. 

Sarako IHITIA etxaldea joanarazten du URBISTONDO familiak, Ossau Irati sormarkako ardi gasna egiten dute, baita ere etxeko sagarnoa, sagarjusa eta sagarno ozpina, eta ardiki kontserbak.

Aiherrako BIXARTEA etxaldea kudeatzen dute Patrick SALLABERRY eta Corinne MINABERRYk, Ossau Irati sormarkako ardi gasna egiten dute.

Lekunberriko Menddia etxaldearen segida hartu dute Maider GOYHENEIX eta Jean-Marc CACHENAUT-k, Ossau Irati sormarkako ardi gasna egiten dute.

Donaixti-Ibarreko LARRALDEA etxaldea eramaiten du Intza RECAk, Elorri eta Oihana ahizpekin. Ossau Irati ardi gasna egiten dute, erreximentak eta sagar jusa.

Arrosako OHETA etxaldean bizi da BRUST familia, behi gasna eta esnekiak (yogurta, gasna xuria eta freskoa) egiten dituzte, baita behiki kontserbak ere.

HARAGIA KONTSERBAK, XARKUTERIA ETA HARAGI LEHORTUAK 

Azkarateko ERRAMOUN familiak JARA-XOLAN etxaldea eramaiten dute, behiki eta xerriki saltzen dute zuzenean, eta sukaldatzen dute ere.

Lohitzuneko BETI AITZINA etxaldean kokatu dira Sabrina LARZABAL eta Julen PEREZ, Kriaxera arrazako ahate ahuntza eramaiteko. 

Arrutako HAMEKA etxaldean ahateak hazten dituzte Iñaki Mignaberrigaray eta anaiak.

EZPELETAKO BIPERRA, ARTO GORRIA

Laurence LASTIRI, Ezpeletako biperra aspalditik ekoizten du Itsasun.

Ezpeletako Belazkabieta etxaldea eramaiten dute Panpi OLAIZOLA eta Leire ITURRALDEk : Ezpeletako biperra, Itsasuko gerezi erreximenta, Arto gorri irina eta polenta egiten dute besteak beste...

Ezpeletako Irazabal Beheria etxaldea sortu du Stéphane MICHELENAk : Ezpeletako biperra eta Arto gorri irina eta polenta ekoizten ditu.

EZTIAK 

Julen BERTROU, Itsasuko erlezaina7

Mikela Untsain, Azkaineko erlezaina.

ERREXIMENTAK, FRUITU LANDUAK 

Aldudeko Alasta etxaldean ekoiztu fruituekin, MAMIÑO fruituak lantzen ditu Eztitxu Sabarots-ek : erreximentak, gelerak, bahakiak, ziropak, konpotak eta sagar-jusa,...

Makeako Goxagorri etxaldea sortu du Céline JORAJURIAk, fruituak lantzen ditu erreximenta, konpota, bahaki edo jusetan.

Erosketak eginez merkatuan zozketan parte hartzen ahal da eta IDOKI etxe ekoizpenak irabazten.

Euskal Herriko sormarketako IDOKI etxe ekoizpenak gozatu

Baigorriko AMEZTIA etxaldeko Gexan COSTERAk Irulegiko sormarkako arnoak jastaraziko ditu.

Itsasuko Christian AGUERREk Kintoa urdazpia jastaraziko du, jendeari esplikatuz xerri hazkuntza nola eraman behar den etxe-ekoizpen kalitate handiena ardiesteko. 

 

Bata bestetik urrun egoiteko neurriak hartuko dira egun osoan.

24.07.2020