Berriak

Baionako bestak, Haurren egun ederra !

Baionako besteen idekitzearen biharamunean, hiria goizik harrotzen da egunaldi berri bat bizitzeko. Aldi hontan, Haurren Eguna da.

Ate xurian, oraino oheratu ez diren bestaliar batzu ikusten dira. Ber denboran, elkarteak ari dira lekua prestatzen milaka haurrei batzarri egiteko... Jadanik naia xuri eta gorria lerrokatzen da. Aitatxi eta amatxi, burasoak haurrekin, denak hiri barnera doatzi bestara.

Eguerdi aldean, Leon erregea iratzarri ondoan, jendea berriz heldu da La Poterne edo Ate Xurira, Piknika erraldoi eta animazioentzat.

 

Kalitatezko piknika erraldoiarekin !

Eguerdi et'erditan, dena prest da, hogei bat laborari eta laguntzaileek gau osoan lan egiten dute kalitatezko piknika erraldoia prestatzeko, ekoizpen arrunt-freskoekin.

IDOKI etxe ekoizpenak non aurkitu ?

Haurren Eguneko piknika formula hau lantzean, ekoizpenen jatorria segurtatzen dugu. Azukrea salbu, lehengai guziak tokian bertan ekoiztuak dira eta IDOKI etxaldetatik heldu dira parte batentzat (xerrikia, ardi eta behi gasna, barazkiak), beste lehengai guziak lekuko laborantxa biologikotik heldu dira.

Uztailaren 23tik 27ra, IDOKI etxe ekoizleek salpundua atxikitzen dute Xaho kaiako Laborarien Xokoan.

25.07.2014