Berriak

BAIONAko BESTAK : Haurren Eguneko "MIAM IDOKI" janari xokoa

Uztailaren 25an ostegunez, Ate-Xurian, "MIAM IDOKI" janari xokoan haien etxaldetako ekoizpenak zerbitzatuko dituzte IDOKI laborariek. On egin ! 

Eguerditan ttanko, Leon Erregea iratzarrazi beharko dute haurrek "Léon Léon Léon" oihukatuz, gure gizonttoa herriko etxeko balkoitik atera arte ! Egun osoan, Haurren Tamborrada, Gigantea Txiki, Encierro Txiki, joko eta animazio frangoz gozatzen ahalko dute haurrek. Hots, Baionako bestetako bigarren eguna Haurren Eguna da.

Burasoekin, aitatxi eta amatxiekin, haurrek ttipitik ikasten dute besta egiten. Besta egiten denean, ongi jaten baita ere, "MIAM IDOKI" janari xokoan kalitatezko etxe ekoizpenak eskaintzeaz arrunt pozten gira !

"MIAM IDOKI", IDOKIren janari xokoa.

Baionako Ate-Xurian, "MIAM IDOKI" janari xokoan haien etxaldetako ekoizpenak zerbitzatuko dituzte IDOKI laborariek.

IDOKI ogi betea, baratzekiak, matahamiak, izozkiak eta edariak zerbitzatuko dira, goizetko 11etatik arratsaldeko 6ak arte Poterne-eko gunean :

"MIAM IDOKI" janari xokoari esker, haurrei eta familiei gure etxe-ekoizpenak ezagutarazi nahi dizkiegu, tokian bertan kalitateko janari ainitza eskura ditaikeela erakutsiz.

Berrogei bat laborari laguntzaile hor izanen dira, jendeak egin ahala fite zerbitzatzeko.

IDOKI etxaldetatik zuzenean

Zerbitzatuko diren etxe-ekoizpen guziak gure etxaldetatik heldu dira : 

Xotildeia (Armendarits) : légumes bios. Xotildeia (Armendaritze) : baratzekiak

Eneko baratzezaina (Heleta) : entseladak

Jara Xolan (Ascarat) : porc AOC kintoa. Jara Xolan (Azkarate) : Kintoa xerrikia

Xole Aire (Urepel) : charcuterie de porc basque Xole Aire (Urepele) : euskal xerrikia

Ixuribeherea (Ayherre) : jambon de porc Kintoa Ixuribeherea (Aiherra) : euskal xerrikia.

Iraunkor, (Estérençuby) : fromage de brebis AOP Ossau Iraty. Iraunkor, (Ezterenzubi) : Ossau Irati ardi gasna.

Elurti (Ascarat) : fromage de brebis AOP Ossau Iraty. Elurti (Azkarate) : Ossau Irati ardi gasna. 

Ttukulua, Récalde (Hasparren) : fromage de bre Ttukulua, Récalde (Hazparne) : Ossau Iraty ardi gasna. 

Esnekiak (Mendionde) : produits laitiers   Esnekiak (Lekorne) : esnekiak. 

Oheta (Arrosa) : fromage de vache Oheta (Arrosa) : behi gasna.

Esne Luma (Ostabat-Asme) : glaces au lait de brebis Esne Luma (Izura-Azme) : ardi esne izozkiak..

Luma (Gabat) : oeufs Luma, Bernadette Prebendé (Gabadi) : arroltzeak. 

 

Goxagorri, Céline Jorajuria (Macaye) : fruits  Goxagorri, Céline Jorajuria (Makea): fruitu gorri ziropa.

Mamiño, Eztitxu Sabarots (Aldude) : fruitu ziropak, sagar-jusa.

Ihitia (Sare) : cidre et jus de pomme Ihitia, Urbistondo (Sara) : sagarjusa eta sagarnoa.

Ameztia, Gexan Costéra (Baigorry) : vins d'Irouléguy  Ameztia, Gexan Costéra (Baigorri) : Irulegiko arnoak. 

Egun osoan, haurrei zuzendutako tailer pedagogiko eta ludikoak eramanen ditu SARDE-SARDEXKA elkarteak, laborantzako lan-moldeak eta janariaren kalitatearen arteko loturak erakutsiz.

 

 

25.07.2019