Berriak

Formakuntzeen katalogoa (2018)

ARRAPITZ formakuntza katalogoa eskutan dugu !

Ehun formakuntzaz goitu proposatzen dituzte ARRAPITZ federakuntzako elkarteak, hainbat tematika desbardin jorratuz.

Etxaldeko ekoizpenen bestelakatzea eta zuzenezko salmentaren inguruko formakuntzak proposatzen ditu gure elkarteak. 

Laborariei eta proiektuak dituzte jendeeri idekiak dira formakuntza hauek. 

 

Ehun formakuntzaz goiti proposatzen da 2018. urtean.

Ehun formakuntzaz goiti proposatzen dituzte ARRAPITZ federazioko elkarteek, hainbat tematika desbardin jorratuz :

- A.F.O.G. : Europako Laborantza politikaren aplikapena, kondu egitea eta kudeantza, fiskalitatea, lanaren kudeaketa, proiektu berri baten gogoetatzea, norbera...

- B.L.E : laborantza biologikoaren teknikak ikastea : lurra eta agronomia, prebentzio urratsak, abereen bazka-moldeak eta osagarria,... 

- Ezpeletako biperraren sindikata : sormarka, biper jastaketa.

- EH-ko Etxe Ekoizleen Elkartea : etxaldeko ekoizpenen bestelakatzea, salmenta eta komunikazioa.

- Berrikuntza : aurten EHLGk proposatu formakuntzak agertzen dira ere.

 

Gasnak eta esnekiak        Haragiak eta xarkuteria     Fruitu eta baratzekiak       Salmenta eta komunikazioa. 

Formakuntza katalogoa eskuratzeko

ARRAPITZ federazioko elkarteek osatu formakuntza katalogoa irakur dezakezu internet-ez, lotura hau jarraikiz. 

Formakuntzak 2018 - eskaintzak  (6.9 MB) pdf

Xehetasunak eskura ditzakezu elkarteari zuzenduz.  

 

IDOKI - Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea

Tel. 05 59 37 23 97 - mail :  apfpb(at)free.fr

15.02.2018