Berriak

IDOKI, laborantzaren eredu berria

IDOKI kalitate agintzaz, lekukotasun eta argazki ederrak agertzen dira PYRENEES MAGAZINE aldizkariak egin erreportaian!

Honen lekuko, Florence GARES-en sarhitzaren zatitxo bat :

"Geroago eta arrakasta gehiago eskuratzen duen mogimendu baten ekarlea da laborari belaundi berri horri. Bere izenak dion bezala, Idoki gardentasun osoz ibilki da.

Ehun bat etxaldeek Idokiren hautua egin dute : jendearen heineko lana eta zuzenezko harremana, idekia eta gardena, bultzatu nahi dute laborariek, elgarrekin eta elkartasunean.

Gasnak, haragikiak, frutak, barazkiak baita ere eztia edo arnoa, landare aromatikoak edo jaki sukaldatuak... geroago eta euskal ekoizpenek marka hontan biltzen dira.

Urte osoan, laborari hauek hainbat hitzordu proposatzen dituzte erosleei, merkatuetan eta etxaldetan eta Euskal Herriko feira ainitzetan. Laster gurutzatuko dituzue LURRAMAn. Euskal merkatu handia Miarritzen eginen da urriaren 18tik 20ra, aukera ezin hobea laborantzaren eredu berria ezagutzeko. Ez da dudarik geroago eta partaide gehiago direla, Euskal lurraldetik haratago ere..."


Pyrénées Magazine aldizkarian aurki ditzakezu laborarien lekukotasunak baita argazki ederrak. 

 

 

11.09.2013