Berriak

Promozio eta Komunikazio arduraduna bilatzen du IDOKIk.

Euskal Herriko Etxe Ekoizleen elkarteak komunikazio arduradun bat bilatzen du IDOKI kalitate agintzaren promozioa eta komunikazioa segurtatzeko.


Ardurak
- IDOKI etxe ekoizleen kalitate agintzaren komunikazioa eta promozio ekitaldiak garatzea.


Egitekoak
1) IDOKI kalitate agintzaren komunikazio planoaren garapena
- Kanpoko ekitaldien komunikazioa landu
- Internet sareko komunikazioa egin : webgunearen eguneratzeak, sare zozialak elikatzea, e-gutunak etabar.
- IDOKI euskarriak sortu eta landu komunikazio enpresekin, difusioa segurtatu.


2) IDOKI promozio ekitaldien garapena.
- IDOKI promozio ekitaldien antolatzea : merkatu eta feirak
- IDOKI janari xokoak antolatzea (manatzetatik zerbitzuraino : janari mahainak, Baionako bestak).
- IDOKI promozio ekitaldi berriak garatzea, laborari talde baten laguntzarekin.


Formakuntza eta jakinbeharrekoak
- Gutienez baxoa + 2 urte
- Marketing / Komunikazio sailean jakintza

Galdegin konpetentziak
- Frantsesa / euskara : ahalaz elebiduna
- Etxe ekoizpenak, laborari eta elkarte munduarentzat interesa.
- Taldeak animatzeko eta taldean hartzeko gaitasuna
- Autonomia, dinamismoa, sormena gaitasuna
- Ordanagailuz lagundutako argitalpen tresnen ezagutza preziatua litaike.

Baldintzak
- Mugagabeko lan kontratua, denbora osoz : astean 35 ordu.
- Gida baimena eta autoa beharrezkoak dira.
- Lana Izuran da.


Kandidatura pausatzeko
CV eta motibazio gutuna igorri behar dira helbide hontarat :

Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea
Elkarteko lehendakari jaunak.
Haize Berri
64120 IZURA-AZME

Edo mailez, helbide hontarat :  apfpb(at)free.fr

2018ko agorrilaren 22ª aitzin.

Xehetasunentzat : 05.59.37.23.97

 

 

13.07.2018