Berriak

INNOLACT : mugaz gaindi trukaketak

INNOLACT egitasmoan parte hartzen du gure elkarteak beste partaide batzuekin, etxe ekoizleen jakitatea eta esperientzia partekatuz : esne ekoiztea, esnekiak bestelakatzea eta saltzeaz. Akitania Berria, Euskadi eta Kataluniako partaideak biltzen dituen xedea da.

Egitasmoaren helburua mugaz gaindiko aktibitate berritzaileak garatzea da esne sektorean (ahuntz, ardi edo behiekin), dibertsifikazio urratsak laguntzeko eta irabaziak sektorean atxikitzeko.

Esne sektorea hobeki ezagutzeko, tokiko hiruetan hogei bat laborarik inkesta batean parte hartu dute, beste hainbeste lekukotasun bildu dira Euskadi eta Katalunian. Ahuntz, ardi eta behi esnea ekoizten, lantzen eta saltzen dutenez, haien eginmoldeak eta beharrak zoin diren zehaztu nahi dira.

Hainbat trukaketa eta formakuntza, baita teknologia irakaste egun eginen dira esnea iraunkorki ekoizteko, esneki berriak pikoan emaiteko eta garatzeko, inguramena eta ekonomiaren iraunkortasuna bultzatzeko, esnekien merkaturatzeko besteak beste.

  • 2017ko primadera : ardi, behi eta ahuntz hazkuntza eramaiteko moldetaz hiru gidaliburuen idatze-lanak.
  • 2017ko urria : esnea iraunkorki ekoizteaz eta kudeaketaz formakuntza.
  • 2018ko otsaila : esnekiak egiteko teknologietaz formakuntza jardunaldia. 
  • 2018ko martxoa : gaxuraren balorizazio energetikoaz formakuntza. 
  • 2018ko apirila : gaxuraren ber-balorizazioaz teknologia irakaste eguna. 
  • 2018ko ekaina : berrikuntza prozesuarekiko formakuntza jardunaldia eta esnekien salmenta bideen aurkezpena. 
  • 2018ko iraila : esneki berritzaileen egitearen teknolgia irakaste jardunaldia. 

Ekintza guzi hauek FEDER - INTERREG POCTEFA Europear laguntzei esker bideratuak dira.

Gehiago jakiteko : http://www.innolact-poctefa.com/fr/page-daccueil/)

04.05.2017
Gehiago jakin >
INNOLACT_Synthese_60_questionnaires.pdf (1.1 MB)