Berriak

IRULEGI : hazkuntzan trebatzeko aukera

Hazkuntzan trebatzeko nahiantak xerkatzen dira

Laborantxan plantatu aitzin, hazkuntzan trebatu nahi luketen proiektu eramaileak xerkatzen ditu TREBATU egiturak.

Irulegin, 17 hektara lur, arditegi bat, deiste lekua, gasnatze lekua eta gazitegia duen etxaldea proposatzen du TREBATUk. Etxalde egokia da ardi eta ahuntz hazkuntzan hartzeko, gasnatze lekua ere bada.

Trebatze Guneari esker, laborantxan plantatu nahi duen jendeak trebatzen ahalko da, frogak eginen ofizioko egiazko baldintzetan.

 

 « Laborantxan Trebatzeko Gunea » dispositiboa plantan eman du TREBATU egiturak. Hamar bat egiturek bultzatu dute xedea, laborantxa munduko egiturak, laborantxako erakaskuntza, gizarte eta elkartasunezko ekonomia, kolektibitate eta erosleen ordezkariek.

Konkretuki, TREBATU elkarteak hainbat errextasun eskaintzen ditu :

- egituraketa juridiko bat, laborantxako aktibititatea eramaiteko gisan (juridikoki, fiskalitate eta kondu aldetik). Bere aktibitatea sortzen lagunduko duen 12-36 hilabete arteko CAPE kontratua izenpetzen du proiektu eramaileak.
- etxalde « mintegi » bat, artaldea salbu, hazkunta hartzeko lur eta material guzia ekartzen da.

- proiektu eramailearen jarraipena, laborantxan plantatu aitzin, trebatze denbora ahalik eta hobekien baliatzeko, laborantxan plantatu aitzin edo ez.

- koordinaketa lana, lurraldeko partaide guzien artean eramaiten du TREBATUk.

Dispositibo berri honi esker, belaunadli berriak ekarri nahi dira baserri guneak bizirik atxikitzeko.

Kandidatura pausatzeko xehetasun guziak eskuragarri dira ondoko txostenean. Kandidaturak irailaren 15a aitzin helarazi behar dira TREBATUri. 

 

 

Concrètement, TREBATU propose au porteur de projet un dispositif comprenant :

- Une fonction « couveuse » avec cadre juridique, fiscal, comptable grâce à la signature d’un contrat CAPE (contrat d’appui au projet d’entreprise, de 12 à 36 mois) qui permet d’abriter l’activité pendant la période du test. 

- Une fonction « pépinière », avec la mise à disposition d’un lieu test équipé (foncier, serres, outils de travail) pour développer une activité de maraîchage en agriculture biologique.

- Un « accompagnement-suivi » pour permettre la réussite du test et la préparation du projet d’installation (y compris recherche de foncier pour la suite du projet).

- Une « coordination » de tout le dispositif en lien avec les acteurs du territoire.

 

L’association TREBATU (future SCIC) porte le dispositif Espace Test Agricole en Pays-Basque et sud des Landes. L’association est composée de 10 structures du monde agricole, de l’enseignement agricole, de l’économie sociale et solidaire, de collectivités, de représentants de consommateurs. 

Le dispositif Espace Test permet à des porteurs de projet ou « couvé » de se tester "grandeur nature" avant de valider un projet d'installation en agriculture.

Ainsi, le dispositif Espace Test Agricole souhaite participer au renouvellement des générations en agriculture pour garder des territoires vivants.

Compléter le dossier de candidature* ci-joint avant le 15 septembre
(* téléchargeable aussi sur
www.reneta.fr/trebatu et www.arrapitz.eus/trebatu )

20.07.2019
Gehiago jakin >
TREBATU_Irouleguy_2019_09.pdf (1.3 MB)
TREBATU_Irulegi_2019_09.pdf (0.9 MB)