Berriak

ITSASU, eguna etxaldean

Ortzaizeko ikastolako haurrek goizaldia pasatu dute Itsasuko Pelloenea etxaldean. 

Frédéric FORSANSek bere eguneroko lanaren giroan sararazi ditu haurrak. Euskal xerri eta oilaskoak hazten baditu, hor bereziki erleen mundua erakutsi diete. Lekuko erle beltzarekin lan egiten du erlezainak.

SARDE-SARDEXKA elkarteak, tailer pedagogikoak eta ludikoak eraiki ditu, haurrak gaiari erakartzeko.

Ikusiz goiz ondarreko aurpegi alaiak, iduri luke denek goizaldi goxoa pasatu dutela !

SARDE-SARDEXKA elkartearen tailer pedagogikoak eta ludikoak. 

 

SARDE-SARDEXKA elkartea sortu da duela urtea. Elikadura eta laborantxa moldeen arteko lotura zuzenaz jendea gogoarazteko ideiarekin, sensibilizatze eta ezagutarazte tailerrak proposatzen dituzte.

SARDE-SARDEXKA elkarteko animatzaileek erleen munduaz tailerrak asmatu zituzten.

Erlearen bost zentzumenak nola baliatzen dituen erakutsiz, erleak mundua nola ikusten eta senditzen duen erakutsi du Gabrielle Arrese-Igor-ek. Haurrek gauza ainitz ikasi badute, hain segur gehituek ere ainitz ikasiko zuten ! 

Ondotik haurrek ikasi dute eztia jastatzen Jenofa Irubetagoyenarekin. Frédéric Forsans-ek ekoiztutako ezti desberdinak urratsez urrats jstatu dituzte (kolorea, isurkaritasuna, usainak, gustua,...). Jastaketarako kuilera luzaz ahoan atxiki dute haur batzuek. Adin hortan ere gauza honak estimatzen dira, beharrik !

IDOKI etxe ekoizle baten ezagutza : Frédéric FORSANS. 

L'apiculteur Frédéric Forsans montre l'intérieur d'un ruche (sans abeilles) Ezkoa ekoizten dute erleek / Les abeilles produisent de la cire

Frédéric Forsans erlezainaren ezagutza egin dute haurrek. Berinazko kutxa batean erle beltzak jarri zituen erlezainak, haurrek erleak hurbiletik ikus ditzaten arriskurik gabe. Eguneroko lanean erleekin erabiltzen dituen tresnak (jauntziak, ke botatzailea, erlontzia) erakutsi ditu.

Eztia erleen lanaren emaitza baizik ez da. Erlezainaren lana erleen osagarria zaintzea da eztia naturalki egin dezen. Erleek eztia hobixkoetan atxikitzen dute.

Erle ezkoarekin kandela bat nola egin erakutsi die Frédéric Forsans-ek. 

  

Erle ezko plaka bat, metxa bat, ... itzulikarazi !

Teoriatik pratikara, haurrak pozik !

Teoriatik pratikara, eskolan ikasi dutena egiazki ikusi ahal izan dute haurrek.

Ortzaizeko ikastolako Ane erakasleak zionaz "Urtean zehar, erleen gaia landu dugu, haurrak gaiari interesatzen dira. Hemen ainitz inplikatu dira. Erleak ikusi dituzte, erlezainaren materiala, ezti desbardinak jastatu dituzte. Ama eskolako haurrek eskuekin lan egin behar dute, gaur ikasgaia pratikan eman dute". ".

Berek eskuz egin duten ezko-argia etxerat eraman dutenez, esperantxa dugu oroitzapen onak gogoaraziko dietela, agian luzaz.  

"Laborantxatik dator janaria", IDOKI et SARDE-SARDEXKA elkarteek elkarlana naturalki garatzen dute.

Gabrielle Arrese-Igor, Ttele Leizagoien, Frédéric Forsans, Jenofa Irubetagoyena.

IDOKI kalitate agintza eta SARDE-SARDEXKA elkarteak partaidetza naturala garatzen dute.

Salmenta zuzena egiten dute etxalde ttipien sarea da IDOKI. Laborantxa iraunkorraren pratikak egunero obratuz, kalitateko ekoizpenak eskaintzen dira tokian bertan.

Ttele Leizagoien, Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkarteko lehendakariaren arabera, "Etxaldeak ateak haurrei idekitzea laborarien eginbeharretan da, erakutsi behar zaie IDOKI etxe ekoizpenak nontik heldu diren eta nola eginak diren. Kalitateko janaria eta ainitza, etxetik hurbil aurkitzen dela erakutsi behar zaie haurrei".

"Eguna etxaldean" ekintzaz, xehetasun gehiago :

SARDE-SARDEXKA elkartea -  sarde.sardexka(at)gmail.com


 

 

20.06.2015