Berriak

KAIKU BORDA: Etxe ekoizpenak Ortzaizeko artisauen herrixkaren bihotzean

 

Kaiku Borda, Ortzaizeko artisauen herrixkan kokatzen den eta kalitate desmartxa kolektiboetan engaiatuak diren etxe ekoizleek kudeatzen duten saltoki kolektiboa da.

Gasna ekoizle batzuek abiatu zuten saltokia 2007-an. Gaur arte garatzen segitu du eta gaur egun mota guztietako etxe ekoizpenak saltzen dira bertan.

 

Txarkuteria eta kontserbak Erreximentak eta fruitu transformatuak Haragi freskoa Behi eta ardi gasna

Mota ainitzetako ekoizpenak dira erosgai urte osoan zehar. Horrez gain, saltokian toki lasai bat antolatua izan da haurren xoko eta informazio gune batekin. Astelehenetik larunbatera irekia da goizeko 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 14:30etatik 18:30etara. Edozein informazio eskuratzeko 05 59 49 10 64 zenbakira deituz kontaktatu daitezke.

Hala, Kaiku Borda trukaketa eta topaketa gune bat da, Euskal Herriko etxe ekoizpenen erakusleihoa.

Eskuragai diren IDOKI etxe ekoizpenak

 

- Ardi gasnak                           - Behi gasna eta esnekiak

- Ahatekia                                - Xerrikia, xingarra eta xarkuteria

- Arroltzeak                             - Ahatxekia et behikia, jaki prest eginak

- Axurkia eta zikiroa                - Baratzekiak eta kontserbak

- Sagarnoa eta sagar-jusa       - Irulegiko arnoa

- Erreximentak

Kaiku Bordako IDOKI etxe ekoizleak

Jean Mixel Aizager (ardi gasna, sagarno eta sagar jusa) Oheta (behi gasna) Kattin Camino (etxaldeko arroltzeak eta bildotxa) Elorri Xuri (behikia eta bildotxa) Alain Fourcade (ahate freskoa) Jara Xolan (euskal xerria eta behikia) Kixka Xilo (ardi gasna, haragiak, erreximenta eta sagar jusa) Antton Urrizaga (ardi gasna) Mamiño (erreximenta eta fruitu transformatuak) Xotildeia (barazkiak eta fruitu transformatuak) Ameztia (Irulegiko arnoa) Itsas Mendi (behikia eta fruitu transformatuak)

IDOKI ekoizle hauei buruzko informazio gehiago (etxaldea, ekoizpenak, saltokiak,...) argazkien gainean klikatuz.

Hemen ikusgai ere IDOKI etxe ekoizle guztiak.


http://www.producteurs-fermiers-pays-basque.fr/fr/nos-producteurs-fermiers/?tx_idoki_pi1[submit]=OK#results

 

 

28.01.2016