Berriak

Donaixtiko Ekibegi etxaldeko Idoki ardi gasna biologikoa EHZ festibalean izanen da

Beñat Negueloua, Peio Jauréguy iloba eta Mikel semearekin.

Idoki kalitate agintza pean eta / edo laborantxa biologikoan diren etxaldeek EHZ festibalaren janari parte bat hurnituko dute, 2013ko ekainaren 28a, 29a eta 30an. 

Beñat-ekin (aita eta osaba) laborantzan plantatu dira Mikel eta Peio 2011ko azaroan. Etxaldeak laborantza biologikoaren ziurtagiria du eta Idoki kalitate agintza pean da.

Aurten, etxaldeko lehen ardi gasnak hurnituko dituzte EHZ festibalari. Aldiz, laborantxa biologikoan diren beste behiki egileekin, bi egunez festibalean egonen dira kalitatezko haragia errearazteko.

 

 

HIRU GALDERA EGIN DITUGU... 

 

Laborantxa maite duzue, nork gogoa eman dauzue ?

Peio : Ttipitik hemen biltzen naiz eta ttipitik horri maite dut. Nahi nuen zerbait egin laborantxan. Plazer hartzen dut egin ahala kalitate oneko ekoizpena egitearekin eta zuzenean saltzean.

Mikel : Nere hautua da, ez daut nehork erran ez nuela behar laborantxan plantatu geroaren beldurrez, ez eta nehork pusatu etxen egoiteko, nere hautua da. Hemen egon nahi dut, herrian bizitzeko eta lanean hartzeko. Donaixti eta orokorki Oztibarren, dinamika bada laborantxa munduan. Bizimolde goxoa da, jendea ikusten da eta elkarlana bada.

Beñat : Etxekoak didate gogoa eman, etxeari atxikimendu azkarra nuen. Berantago, kalitatezko gauzak egitea eta kontsumitzaileari helaraztea gogoa nuen : laborantxa biologikoa eta salmenta zuzenaren urratsa egin dugu. Bi gazteak instalatuta, lana partekatuz plazer gehiago hartzen dut.

Zuen gana EHZ festibalean izanen da, zer diozue ?

Mikel : zer plazerra, bi garagardoen artetik ardi gasna biologikoa jatea ! Aspaldian egin behar zen, gauza ederra da hemengo laborariak lanean hararaztea. Fres gehiago izanik ere, uste dut denek preziatuko dituzten.

Peio : Euskal Herriko Festibala da, normala da Euskal Herriko Ekoizpenak izatea, lekukoak eta kalitateakoak. Festibaleko arduradunek erakusten daukute bide ona hartu dugula.

Non pasatuko duzue aurtengo EHZ festibala ?

Peio : parte bat etxaldean, bestea EHZ festibalean, hiru egunetako txartela hartua dut.

Mikel : usaian bezala, laguntzaile taldean naiz hiru egunez.

Beñat : itzuli bat eginen dugu usaian bezala. Aurten, Biozkaria behi oso baten haragia xehekarazi dugu EHZ festibalarentzat. Bi egunez, aldizkatuko gira haragia errearazteko. Gero eskukaldi bat emaiten dugu muntaketan, barreatzean eta garbiketan.

EHZ festibalaz duzun oroitzapen goxoena ?

MIkel : heltzea, etxera sartzea beti zailago egiten zaut !

Peio : Denak, ez dut sekulan huts gin !

Beñat : Arrosakoak bereziki, lehenak bait ziren eta gu gazteago !  Hatsarretik, laborariak ainitz inplikatu dira, arima azkarra duelakotz festibalak.

Mikel :  EHZ festibala Garron izanki, zentzu oraino gehiago hartzen du aurtengoak, tokiko ekoizpenak eta kalitatezkoak eskainiz jendeari.


Ontsalaz Beñat, Peio eta Mikel gurutzatuko dituzu EHZ festibalean !

Elgarrizketa osoa irakur dezakezu. 

18.06.2013
Gehiago jakin >
Idoki_web-_azken_berriak_2012_06_17.pdf (5.2 MB)