Berriak

AMAP hitzarmen berria heldu da !

AMAP hitzarmen berria aho batez bozkatu du MIRAMAP elkarteak biltzar nagusiak joan den martxoaren 15an, Pikardiako Ribécourt herrian. MIRAMAP elkartean biltzen dira Frantses Estatuko eskualdetako AMAP taldeen ordezkariak.

AMAP hitzarmenaren ber-idazte prozesua abiatu da 2012 urteko ekainean. AMAP hitzarmenaren oinarriak, baloreak, printzipioak eta arauak landu dira, alternatiba eskainiz laborantxa bizi bati.

Euskal Herriko AMAP taldeek gogoeta lan hortan parte hartu dute, texto argi eta idekia sortuz, oinarri politiko azkarra duen AMAP hitzarmena bati bizi emaiteko. 

Elikadura burujabetza, herri hezkuntza, ebaluaketa parte hartzailea, agro-kimiari eta bizidunen diru-jabetzari uko egiteko, etxe hazien defentsa, "AMAP ispirituaren" zabaltzeko gomita,..., 2013ko hitzarmena idatzi zenetik, gaurko jendartearen nahikeriaren bilakaera kondutan hartzen du AMAP hitzarmen berriak.

AMAP hitzarmen berria oraidanik aplikatzen da, lekuko AMAP taldek emeki emeki bereganatuko dute.

 

Irakurtzeko : AMAP hitzarmena  (431 KB) pdf (erdaraz) - 2014ko martxoa.

 

Ipar Euskal Herriko AMAPetaz gehiago jakiteko : www.inter-amap-pays-basque.org

31.03.2014