Berriak

Uztaritzeko merkatua berritzen da

Larunbat goizetan egiten den merkatua indartu nahi du Uztaritzeko herriko etxeak. Hamar bat ekoizle eta komertxant gehiago etorriko dira Hiribehereko plaza berrituan.

Lehen berrikuntza : merkatua tokiz aldatzen da . 

Merkatua Hiribehereko plazan eginen da. Karrikako obrak bukatuak dira. Arrabotu inguruak berritu dira, eta 64 leku eskaintzen duten bi aparkaleku egin dira plazaren gibelean.

Saltegi ttipiak badira ere ondoan (ostatuak, tabakoa/prentsa, ile apaintzailea), auzo erakargarriagoa eta goxoagoa egiteko.

Bigarren berrikuntza : merkatua handitzen da. 

Orain arte gelditzen ziren bi komertxantek jarraikiko dute merkatuan :

  • Francis, fruitu eta barazki salmentarekin.
  •  Céline, oilasko eta arroltzekin.

Beste hamar bat ekoizle eta komertxant berri gehitzen dira, horietan IDOKIko bi laborari badira.

  • arrainki prestatzaile / saltzailea
  • esneki eta behi gasna egile bat
  • ahuntz gasna egile bat
  • JARA XOLAN etxaldea, behiki eta xerriki etxe ekoizleak.
  • MAMIÑO, fruituak lantzen dituen etxe ekoizlea (hilabetean behin, hilabeteko bigarren larunbata).
  • jostun-sortzaile bat
  • emazte jauntsi saltzaile bat.

Merkatuan atxamenen dena zabala eta kalitatezkoa izatea nahi du hiriak.

"Bermoldatu" merkatua estrenatuko da.

Bermoldatu merkatua, eginen da irailaren 16an larunbatarekin, goizeko 7ak et'erdi eta arratsaldeko 2ak artean.

Karia hortarat, GODOT pailazoa eta B.BAND musika taldea hor izanen dira bazterrak harrotzeko. 

Ekoizpen goxoak kausitzeko eta memento goxo baten pasatzeko aukera bada !

12.09.2017