Ezpeletako biperraren sormarkaren sindikatak 'Biper Etxea' estrenatu du Ezpeletako karrikan.
Ezpeletan metatzen diren jendeei Ezpeletako biperra hobeki ezagutaratzeko asmoa dute hainbat arlo aurkeztuz.
Lehenik Ezpeletako biperraren historia, biperra Mexikatik sartu zen eta gure eskualdean finkatu, gaur egun sormarkak hamar herrietan hedatzen den eremu geografikoa zaintzen du.
Hazitik biper-errautsa arte, biper landarearen bizi-zikloa azaltzen da. Hamabost minutako filmak biper egileen lana erakusten du.
Biper jastatzeak frogatzen ahal dituzte bisitalariek, gida baten laguntzarekin.
Azpimarratzen ahal da Biper Etxearen leku ederra egiten diola euskarari.
Biper Etxearen sartzea eta bisita dohainik da.
Ezpeletako sindikatak bere bulegoak Biper Etxean kokatu ditu. Goresmenak lantalde guziari.