Berriak

Zurkaitzak sarea sortu da !

Instalazioa eta transmisioaren inguruan lanean ari diren 7 elkarteek (BLE, AFOG, AFI-ELB gazte, EHLG, EHEEE, ARRAPITZ, LURZAINDIA) Zurkaitzak sarea sortu dute, haien artean koordinatu eta elgarrekin lan jarraiki bat eramateko.

Sareak, instalatu edota haien transmisioa gauzatu nahi duten laborariak lagundu nahi ditu etapa delikatu honetan, zurkaitzak zuhaitza bere bidea bakarrik egiteko gai izan arte sustengatzen duen bezala.

Sareak honako elkarteak biltzen ditu:

  • EHEEE: etxe ekoizpenen transformazioaren eta komertzializazioaren inguruko formakuntza eta segipena
  • EHLG: instalatu nahi dutenen eta segida bat xerkatzen dutenen segipena txostenen osaketan
  • AFOG: instalatu nahi dutenen eta segida bat xerkatzen dutenen segipena  eta formakuntza
  • AFI-ELB gazte: instalatu nahi duten gazteen sentsibilizazioa, animazioa eta saretzea
  • BLE: ekoizpen biologikoaren tekniken inguruko formakuntza eta segipena
  • ARRAPITZ: proiektu eramaileen harrera
  • LURZAINDIA: lurraren espekulazioaren aurkako borroka, laborantzako lurren eroste kolektiboa laborarien esku izaiteko

Sare honen sortzea 2013an egin ziren Instalazio Jardunaldiez geroztik izan diren hausnarketa eta eztabaiden ondorioa izan da. Bereziki garaian instalazioan laguntzeko dispositiboen efikazia dudan ezarria izan baitzen.

Administrazioan izan diren aldaketa batzuek ere lagundu dute sarearen sorreran.

Hala nola, 2015 hastapenetik, ibilbide ofizialean sare honen sortzea ahalbidetu duen aldaketa bat izan da. Orain, instalatu nahi duen laborariak, nahi duen egitura hautatzen ahal baitu bere proiektuarentzat egokiena zaionaren arabera.

Zurkaitzak sareko egitura batzuk PPP koadroaren baitan kontseilari bezala onartuak izan dira eta ibilbide hasieratik presente dira beraz laborariak laguntzeko, hauek hala nahi izanez gero.

Saretze honek etapa bat markatzen du beraz, aitzinetik jadanik puntualki egiten ziren ekintzen sistematizazioa ekartzen baitu.

Azkenik, instalatzen direnentzat formakuntza eta laguntza proposatzetik at, sareak instalazioaren inguruko sentsibilizazio eta gogoeta ekintzak antolatzeko xedea du.

 Gehiago jakiteko kontaktatzen ahal gaituzue.

 

 

14.10.2015