Berriak

IDOKI uda hontan : besta bai, janari ona ere bai !

Baionako bestetako Haurren Eguneko "MIAM IDOKI" janari xokoa. Arg. Fr3Aq

Baionako bestetako "MIAM IDOKI" janari xokoan, gauko etxe-merkatuak eta 17. IDOKI feira Ezpeletan... Uda ederra pasatuko dugu aurten !

 

Baionako bestetako "MIAM IDOKI" janari xokoarekin parte hartu dugu Haurren Egunean. Eguna osoki arrunt kausitua zen !

Halako iniziatibeei esker, aitatxi-matxiek eta burasoek, haurrei besta egiten erakasten diete ttipi-ttipitik. Besta giroan, janari ona ere konda da ! 

Tokiko janaria, ainitza eta kalitatezkoaz gozatzen ahal dela Baionako bestetan erakutsi dugu "MIAM IDOKI" janari xokoa eraikiz.

 

Baionako bestetako bideoa : " Pesta bai, janari ona ere bai !"

(Bideoa ikusteko - irudia klikatu)

Gauko etxe-merkatuak eta 17. IDOKI feira.

IDOKI etxe-merkatuen 10. edizioa ginuen aurten, berrikuntza batekin : gauko etxe-merkatuak !

Jendeak formula berria gostukoa ukan du. Jendeak denbora hartu du laborariekin mintzatzeko eta trukatzeko. Etxalde bisita denboran, IDOKI etxe-ekoizleen eguneroko engaiamenduak eta lana ezagutu dute. Harreman zuzena sortu da ere merkatu denboran. 

Arratsalde apalean, goxotasuna naturalki nagusitu da. Aldi guziz, jende ainitz egon da IDOKI afariaren inguruan, solasak luzatzeko.   

17. IDOKI feira ederra pasatu dugu, 25 laborari Ezpeletara hurbilduak ziren haien salmahaiekin. 350 bazkaldiarrez goiti egon dira merkatu estalian.

 

Esker beroenak Astabie eta Brust familiei, gauko lehen etxe-merkatuak errezebitzeagatik aurten. Eskerrak ere, eskukaldi bat eman duten IDOKI etxe-ekoizleei, denei esker bururatzen ahal baitira halako ekitaldi ederrak.

Oraidanik jakin, IDOKI zuen artean izanen dela 2016 udan !

27.08.2015