Berriak

Euskoa numerikora pasatzen da !

 

Salmenta zuzena egiten duten hainbat laborariek euskoak hartzen dituzte. 

Euskoa 2013 urtean abian jarri zuen Euskal Moneta elkarteak. Geroztik arrakasta handia lortu du eta gaur egun Frantziako tokiko lehen moneta eta Europa maila hirugarrena da. Bere aitzinean ditu, jadanik diru numerikoa baliatzen duten bi moneta. 

Gaur egun, 3000 jendek baliatzen dituzte eusko billeteak, 660 enpresa, saltegi edo elkarteek euskoak hartzen dituzte. 548 000 euskoz euroz goiti zirkulatzen ari dira "tokiko garapena, giza eta ingurumena"-ren alde.

Numerikora pasatzeak zirkulatzen diren euskoen bolumena, eragin baikorrak ekarriz tokiko ekonomiari.

EuskoKarta : nola martxatuko da ?

Bi hilabete barne, 2017ko martxoaren 19ko, Euskal Moneta elkarteak ordainketa-karta numerikoak jarri nahi ditu : EuskoKarta.

EuskoKarta euskoaren bertsio elektronikoa da. Euskokarta baliatzen ahalko da ordainketa-terminalak dituzte saltegietan.

Eusko batek beti euro bat balio du. Interneten kide bakoitzak kondu segurtatu bat ukaiten ahalko du. Bere bankutik biramendu bat eginez, xekez edo diruz, eusko kondua hornitzen ahalko da.

Biramenduak egiten ahal dira eusko kondu batetik bestera. Adibidez profesionalen artean, eusko kondutik biramenduak egiten ahalko dira hornitzaileak pagatzeko.

Eusko numerikora pasatzea lagun dezagun : diru bilketa egiten da.  

Eusko numerikora pasatzea izigarriko desafioa da. Euskal Moneta elkarteak azken bi urte hauetan inbertitze handia egin du jadanik : garapen informatikoa, lan juridiko eta administratiboa.

Gaur, oraindik 30.000€ falta ditu EuskoKarta abian ezartzeko beharrezkoak diren tresnen parte bat dirustatzeko (kartak eta ordainketa-terminalak).

Jendeartean diru bilketa edo crowdfunding kanpainan parte hartzeko deia luzatzen du Euskal Moneta elkarteak.

EuskoKarabanak Ipar Euskal Herria trebesatuko du 2017ko martxoaren 19a arte, Aldudetik Baionara eusko numerikoaren berri emaiteko jendeari.

euskokart.org/eu/  

 

 

19.01.2017