Berriak

LURZAINDIA : Anneren sustenguz, kanpainan parte hartzen dut !

LURZAINDIAk diru biltze kanpaina bat abiatzen du Arrokiagako Ezkanda etxaldea erosteko, Anne LAVIS lekuan atxikitzeko gisan. 

Anne LAVIS Ezkandan plantatu da 2006 urtean, berrogeitahamar ahuntz hazten ditu eta esnea gasnatzen du, gasna pikor freskoak eta gasna onduak eginez. Ahuntza gasna gehienak zuzenean saltzen ditu.

Hatsarreaz geroz, laborantxa biologikoaren lanmoldeak ditu Anne LAVIS-ek eta IDOKI etxe ekoizleen kalitate agintzan. 

Denbora eta energia ainitz eman du hazkuntza eramaiteko, gasnak egiteko eta saltzeko Ezkanda etxaldetik.

Gaur egun Ezkanda etxaldea salgai da. Bakarrik ezin duelarik erostea burutu, lAnne LAVIS-ek LURZAINDIAri deia egin deio. Etxaldean 26 hektara lur;  ahuntztegia eta gasna-lekua erosiko ditu LURZAINDIAk : hortako 71 200 € bildu behar ditu. 

Deialdi honi juntatzen gira, Ezkanda etxaldea laborantxa bat izaten eta Anne-k tokian bertan bere aktibitatea eramaiten jarraiki deza. 

Gehiago jakiteko : www.lurzaindia.eu

Konkretoki, emaitza baten egiteko

Anne Lavis ezagutzeko : www.idoki.org/eu/ekoizlea/lavis-anne/

17.10.2017
Gehiago jakin >
Lurzaindia_-_campagne_Anne_Lavis.jpg (467 KB)